Euskara zinean lehen aldiz

Adituen arabera, XX. mendeko 30eko hamarkadan entzun zen euskara lehen aldiz film batean; Maurice Champreux zinegile frantziarraren "Au Pays des Basques" dokumentalean izan zen. Dokumentala 1930ekoa da, 90 minutu irauten ditu eta Ipar Euskal Herriko folklorea, bestak eta laborantza ditu ardatz. Bertan, batik bat, euskara erabiltzen da.