Euskara Donostiako auzuneetan

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua, Bagera eta Bizarrain elkarteekin elkarlanean, hiriko zortzi auzunetan euskararen erabilera sustatzeko urratsak ematen hasi da, eta egitasmo parte-hartzaile eta egokituak prestatu dituzte horretarako.
Auzoetako elkarteak, merkatariak, kultur eragileak, euskaltegiak, eskolak, guraso taldeak, gazte taldeak eta herritarrak dira herriz herri, euskararen erabilera indartu eta normalizatzeko ahalegina egin behar dutenak, ezagutzatik erabilerara jauzi bat baitago, eta berau gauzatzeko neurriak hartzea norberaren hautua baita. Hala ba, Gipuzkoako hiriburuko eragileak aktibatu eta beren parte hartzea sustatzeko asmoz, urratsak ematen hasi da Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua, eta hiriko Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea eta Bizarrain Kultur Elkartea ditu bidelagun.
Helburua lortzeko bidean abiatutako estrategiak bi ardatz nagusi ditu: elkarlana eta parte-hartzea bultzatzea batetik, eta auzo bakoitzaren errealitatera eta beharretara egokitzea, bestetik. Honenbestez, lehen urratsa auzo bakoitzean Euskara Batzorde bat sortzea izan da, baldin eta halakorik ez bazuten, egoeraren diagnostikoa egin eta jomugak finkatzeko, ondoren plangintza zehaztu eta gauzatu dezaten.
Zortzi auzo eta herri hartuko ditu egitasmoak: Altza, Añorga, Bidebieta, Egia, Intxaurrondo, Loiolako Erribera, Martutene eta Parte Zaharra.
Helburu zehatzak
Uneotan, euskararen erabilera ugariagoa da eremu egituratu eta formaletan (ikastetxeetan, instituzioetan, …) eremu informal eta egituratu gabeetan baino. Horregatik, Donostiako Euskararen Plan Orokorrak jasotzen duen gabezia horri erantzun eta irtenbide bat bilatzeko, Parketarrak bezalako jarduerak antolatu dituzte, hain zuzen, aisialdi esparruetara euskarazko jarduera erakargarriak eramateko helburua duena.
Halaber, ostalaritzan edota merkataritzan ere hainbat kanpaina abiaraztea aurreikusten dute, hala nola, mintzapraktikarako ekintzak, euskararekiko sentsibilizazioa indartzeko.