Europar nekazaritzan lehorteak geroz eta sarriagoak, gogorragoak eta iraunkorragoak dira

Europar nekazaritzan lehorteak geroz eta sarriagoak, gogorragoak eta iraunkorragoak dira Lehortea fenomeno isila da, ohartarazi gabe iristen da eta, normalean, gure artean asteak edo hilabeteak daramatzanean konturatzen gara. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/europar-nekazaritzan-lehorteak-geroz-eta-sarriagoak-intentsuagoak-eta-iraunkorragoak-dira/@@download/image/sequia_600.jpg
2022/07/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Lehortea fenomeno isila da, ohartarazi gabe iristen da eta, normalean, gure artean asteak edo hilabeteak daramatzanean konturatzen gara.
Europar nekazaritzan lehorteak geroz eta sarriagoak, gogorragoak eta iraunkorragoak dira

Global and Planetary Change aldizkarian berriki argitaratutako lan batek Europako lurraren hezetasunaren eboluzioa aztertu du azken 30 urte hauetan. Ondorioa argia da: Europar lurrek sekula baino ur gutxiago dute. 

Nekazaritza lehorteak izan ohi du eragin sozial gehien, ez baitie soilik nekazariei eragiten, baizik eta elikadura segurtasun osoa dardarka jartzen baitu. Horregatik ezberdintasun sozialak hazi egiten dira eta liskar sozial ugariren hasiera bihurtzen dira, migrazio fluxuak haziz eta osasun krisiak areagotuz. 

Ikerketa honek erakutsi du Europako lurretan ur kopurua murriztuz joan dela urtez urte, azken 30 urteetan. Ondorioz, idorteak pairatzeko aukerak gehituz doaurteek aurrera egin ahalak. Gainera, hauek gogorragoak izango dira eta gehiago iraungo dute. 
Ikerketa honek etorkizun kezkagarria agertzen du Europako nekazaritzarentzat. Mediterranear eskualdean dauden herrialdeentzat arriskua handiagoa bada ere, Europar iparraldeko herrialdeek ere larrialdi neurriak hartu behar izan dituzte, azken urteetan, idorteen aurrean nekazaritza bermatzeko. 

Panorama ikusirik, sekula baino beharrezkoagoa da klima aldaketari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartzea. Batetik uraren erabilera eraginkorra burutzea nekazaritzan, ureztatze teknologia berriak erabiliz. Eta bestetik, nekazaritzaren bioteknologiak ikertzen jarraitzea, landareak muturreko baldintzetara egokitzen ikas dezaten.