Etxeko animaliekiko tratu txarrak pista izan litezke genero indarkeria kasuak antzemateko

Etxeko animaliekiko tratu txarrak pista izan litezke genero indarkeria kasuak antzemateko Animalienganako tratu txarrak nahaste afektiboaren jokabidearekin lotura dute, batez ere enpatia gabeziarekin. Kriminologia alorrean modu zabalean ikertua izan da, indarkeriazko jokabideen barruan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxeko-animaliekiko-tratu-txarrak-pista-izan-litezke-etxeko-indarkeria-kasuak-antzemateko/@@download/image/primer-plano-pequeno-gatito-gris-durmiendo-formato-vertical-manos-hombre.jpg
2023/04/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Animalienganako tratu txarrak nahaste afektiboaren jokabidearekin lotura dute, batez ere enpatia gabeziarekin. Kriminologia alorrean modu zabalean ikertua izan da, indarkeriazko jokabideen barruan.
Etxeko animaliekiko tratu txarrak pista izan litezke genero indarkeria kasuak antzemateko

Hori dela eta, animalien aurkako tratu txarrak antzeman eta jarraitzeak gizakien aurkako indarkeria kasuak azalarazi litzake, batez ere familia eremuan. Ideia hauek jarraitu dituzte Espainiako Camilo Jose Cela Unibertsitateko ikertzaile batzuk, animalien aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria kasuek lotura duten ala ez behatzeko. 

Ikerketa jada genero indarkeria existitzen zen egoeretan zentratu ziren. Behatu zen, erasoak burutzen zituen horrek animalienganakoak ere burutzen zituela.vAnimalien kontrako indarkeria genero indarkeriaren adierazgarri ote den baieztatzeko kasu polizialen azterketak ere burutu ziren, izan animalien aurkakoak edo genero indarkeriazkoak. 

Zergatik erasotzen dituzte etxeko animaliak?
Ikertzaileek behatu zuten krimenaren aurretik indarkeriazko aurrekariak zeudela. Animalien aurkako indarkeria abisu moduan burutzen da. 

Helburua instrumentala da. Giza biktimarentzat abisua da, erasoaren testigua baita. Erasotzailek esaten dio eraso fisiko hori bere aurka ere egin dezakeela. Etorkizuneko mehatxu bat da. Honek animaliari kalte fisikoak eragiteaz gain, biktimarengan min psikologikoa ere eragiten du. 

Zoritxarrez, animalien aurkako indarkeria antzematea oso zaila da, normalean ez direlako salatzen. Animalien eta landareen aurkako delituak 2013an hasi ziren erregistratzen espainiar estatuan eta ordutik salaketa kopurua hazten joan da. 

2018an burututako ikerketa baten behatu zen animalien aurkako indarkeria bere bikotea kontrolatzeko modua zela. Animaliaren bat zuten 103 parte-hartzaileko ikerketa izan zen eta %75ak adierazi zuen bere bikote ohiak animaliari kalte egitearekin mehatxu egin ziola. Horietako %66k adierazi zuten bere bikoteak animalia kaltetu zuela eta %1ak animalia hil egin zuela. 

Txakur eta katuak, etxeko animalia ohikoenak, dira indarkeria gehien pairatzen dutenak. Zorionez, egun, kontzientzia gehiago dagoenez, animalien aurkako indarkeria gutxiago ezkutatzen da eta ondorioz, errazagoa da horrelako jokabideak testiguek, senitartekoak, lagunek edo bizilagunek antzematea. Honegatik, ikertzaileek ondorioztatzen dute animalien aurkako indarkeria adierazgarri poliziala izan litekeela, familia esparruan, gizakien aurkako indarkeria antzeman ahal izateko, izan fisiko zein psikologikoa.