Eta kafea desagertuko balitz?

Eta kafea desagertuko balitz? Zer gosaldu duzu gaur goizean? Baliteke azken katilua edan izana! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eta-kafea-desagertuko-balitz/@@download/image/cafe_extincion.jpg
2019/02/04
berria
Zer gosaldu duzu gaur goizean? Baliteke azken katilua edan izana!
Eta kafea desagertuko balitz?

Lehenik txokolatea (Irakurri hemen) eta orain, kafea. Nola egingo dugu aurrera? Zoritxarrez, mundu globalizatuan bizitzearen ondorio kaltegarriak ezagutzen hasi gara; ala, ekoizpen masiboak oraingo erritmoan jarraitzen badu, baliteke laster goizeko kaferik gabe gelditzea.

Eta nolatan desagertu daiteke bada kafea? Ikerketa Erresuma Batuan bideratu dute, zehazki, Kew-ko Royal Botanic Gardens-en. Bertan azaldu dutenez, soilik herrialde horretan egunero 85 milioi kafe edalontzi edaten dira... eta tearen herrialdeaz ari gara! Dena den, kafea munduko herrialde ezberdinetan ekoizten denez, oraindik ekoizpenaren hazkundea posible izan beharko luke; zoritxarrez, aldaketa klimatikoak, izurriteek eta kontrolik gabeko ekoizpen masiboek arriskuan jarri dute kafearen landarea.

Zehazki, kafe moten %60 daude desagertzeko arriskuan. Datua kezkagarria da; 75 kafe espezie inguru erabat desagertu daitezke soilik datozen 10 urteetan. Kafe mota hauetako gehienak Afrikan eta Madagaskarren aurkitzen dira, hain zuzen, gizakiaren eskua masiboki sartu den lurralde zigortuetan. Horien artean, Yemenen eta Etiopian ekoizten den Coffea arabica mota ezaguna eta mundu osoan kontsumitua arriskuan dago. Eta zu, gai izango zinateke kaferik gabe bizitzeko?

ARTIKULU HAU GUSTATU BAZAIZU:

TXOKOLATEA, DESAGERTZEKO BIDEAN

Irudikatzen al duzu txokolaterik gabeko mundua? Uste duzuna baino lehenago gertatu daiteke... JARRAITU IRAKURTZEN.