Txokolatea, desagertzeko bidean

Txokolatea, desagertzeko bidean Irudikatzen al duzu txokolaterik gabeko mundua? Uste duzuna baino lehenago gertatu daiteke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txokolatea-desagertzeko-bidean/@@download/image/nutella_gaztezulo.jpg
2018/01/04
berria
Irudikatzen al duzu txokolaterik gabeko mundua? Uste duzuna baino lehenago gertatu daiteke.
Txokolatea, desagertzeko bidean

Txokolaterik gabe bizitzeko prest? Daily Mail medioaren arabera, 2020. urtean kakao haziak amaitu egingo dira. Arrazoia? Dirudienez, Asian izugarri igo da txokolatearekiko zaletasuna, eta horrek, arriskuan jarri du kakaoaren produkzioa.

 

Eskaera izugarri igo denez, arriskuan dago txokolatearen ekoizpena. Ondorioz, produktu honen prezioa nabarmen igo da azken urtean, eta hasi dugun urtean oraindik ere gehiago garestituko da. 

 

Prezioaren igoera ez da arazo bakarra; kakao landaketetan nabarmen handitu da ekoizpena, jasangarritasuna arriskuan ipiniz. Ondorioz, baliteke 2040. urtean txokolatea erabat desagertzea. Txokolaterik gabe bizitzeko prest?