Esku hegatsak

Esku hegatsak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esku-hegatsak/@@download/image/201166734ESKU_ALETA.jpg
2012/12/13
berria
“Ekarri bostekoa!” esatea iraganeko kontua izan liteke hemendik gutxira, bai behintzat igerilarien artean. Donya etxeak DN-GM-110 izeneko esku-hegatsak merkaturatu ditu bost eurotan. Hatzak elkartzen dituen mintzak besakada bakoitzeko bultzada izugarri handitzen du aitzineratzea ere nabarmen azkartuz. Erdi gizaki erdi anfibio izan zaitezke, Ian Thorpe bera atzean uzteko moduan!