Erresuma Batuak herrialdeak olagarroak, karramarroak eta otarrainak sentimendudun animaliak direla onartu du

Erresuma Batuak herrialdeak olagarroak, karramarroak eta otarrainak sentimendudun animaliak direla onartu du Erabaki historiko honek krustazeoak eta zefalopodoak babestea du helburu, euren sufrimendua ekiditeko. Honela, ezingo dira bizirik irakin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erresuma-batuak-olagarroak-karramarroak-eta-otarrainak-sentimendudun-animaliak-direla-onartu-du/@@download/image/Captura de pantalla 2021-11-30 a las 7.48.44.png
2021/11/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Erabaki historiko honek krustazeoak eta zefalopodoak babestea du helburu, euren sufrimendua ekiditeko. Honela, ezingo dira bizirik irakin.
Erresuma Batuak herrialdeak olagarroak, karramarroak eta otarrainak sentimendudun animaliak direla onartu du

Erresuma Batuak herrialdeak, erabaki hau, London School of Economics-ek (LSE) egindako txosten baten ondoren hartu du. Bertan frogatzen da izaki hauek sistema nerbioso konplexuak dituztela eta min emozionala ere sentitzen dutela. 

Lege proiektua onartua izatea espero da. Honela, izaki hauek sentimendudun bizidunak bihurtuko dira eta mina sentitzeko gai direla aitortuko zaie. "Zientzia argia da dekapodo eta zefalopodoei dagokionez: mina sentitu dezakete, eta beraz, beharrezkoa da legeak aldatzea", esan du Zac Goldsmith, Animalien Ongizaterako Ministroak. 

"Olagarroak eta beste zefalopodoak urteetan zientziak babestuak izan dira, baina ez dute inolako babesik jaso zientziatik at orain arte", adierazi du Jonathan Birch-ek, LSEko txostenaren ikertzaile nagusietako batek. 
Egungo herrialdeko lege proiektuak ornodun animaliak sentitzeko gai zirela zioen. Bertan daude anfibioak, ugaztunak, narrastiak eta arrainak. Txosten berri honek nabarmentzen du otarrainak eta karramarroak ez liratekeela bizirik irakin behar. 

2012an Cambridge unibertsitateak informatu zuen kontsentsu zientifiko baten bidez aho batez ziurtatzen zutela gizakiak ez zirela izaki kontziente bakarrak. Ugaztunak, hegaztiak eta bestelako izakiak, olagarroak barne, neurona mapa konplexuak dituzte eta beraz esperientzia kontzienteak bizitzeko gai direla diote adituek. LSEren txostenean, ikertzaileak diote animalia hauek hartzaile sentsibleak dituztela. Gainera, informazioa sentsorial ezberdinak barneratzeko garuna ere badute ikerketaren arabera. 

Honen harira, dokumental baten gomendioa egin nahiko nizueke. Netflix-en dago eta My Octopus Teacher deitzen da. Zinemagile eta olagarro baten artean, ustekabean, ezohiko laguntasun bat sortuko da. Animalia horren munduaren misterioak gehiago ezagutu eta ikasiko du ikusleak adiskidetasun berezi horren bitartez. Horrela esanda, nahiko bitxia dirudi argumentuak, baina merezi du zinez, sentsibilitatez gainezka dagoen dokumentala baita, eta berau ikusi eta gero olagarroak ez dituzu berdin ikusiko ziur!