Erresuma Batuak herrialdeak "influencer"-ei edertasun filtroak debekatu dizkie Instagram-en

Erresuma Batuak herrialdeak "influencer"-ei edertasun filtroak debekatu dizkie Instagram-en Herrialdeko iragarkiak arautzen dituen erakundearen iritziz iruzurtiak dira zenbait filtro eta hori dela eta, markei eta "influencer"-ei hauek betiko ezabatzea eskatu die. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erresuma-batuak-herrialdeak-influencer-ei-edertasun-filtroak-debekatu-dizkie-instagram-en/@@download/image/feat-1080x675.png
2021/02/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Herrialdeko iragarkiak arautzen dituen erakundearen iritziz iruzurtiak dira zenbait filtro eta hori dela eta, markei eta "influencer"-ei hauek betiko ezabatzea eskatu die.
Erresuma Batuak herrialdeak "influencer"-ei edertasun filtroak debekatu dizkie Instagram-en

Amaitu da fantasia. Amaitu da publikoari sinestaraztea kosmetikoak mirariak egiten dituztela. Eta bukatu da, batez ere, influencer-ek burututako gehiegikerien aurrean markek beste aldera begiratzea, filtroen bidez argazkiak trukatuz. Gutxienez, amaitu da Erresuma Batuan. Advertising Standars Authority (ASA) erakundeak, zeinak bertako iragarkien autokontrola daraman, iruzurtiak diren edertasun filtroak debekatu ditu erabiltzaile jakinen artean. 

Hori da, babestutako influencer-en kasua, beti ere marka horrek onurak lortu baditzake iragarki iruzurti horren bidez; adibidez, posta bere kontuan partekatuz. Arau hau hautsi ez gero, erakundeak argi uzten du markak iragarkia kendu beharko lukeela sareetatik. 

Lege hau abiarazi zuena ez zen erakundea bera izan ordea, baizik eta Sasha Pallari deitutako erabiltzaile bat. Berak #filterdrop (filtroak kendu) kanpaina jarri zuen martxan. Ikusirik influencer-ek hainbat filtro ezartzen zizkietela euren azalei poroak eta pikortak ezabatu eta Edunezuriren azala erakusteko, ekintza hauek salatu nahi izan zituen. Batez ere Paris deitutako filtroaren aurka egin zuen, zeinak azal irrealak erakusten dituen. 

Pallari-k iruzurraz ohartarazi zien beste erabiltzaileei eta iruzurtitzat hartu zituen influencer-ak eta baita markak ere horrelako gezurrak zabaltzea zilegi egiteagatik euren izenean. Izan ere, honelako gezurrek sekulako presioa eragiten diete euren azalarekin gustura sentitu ezin diren nerabeei.

Sareetan salatu ondoren ASAri jakinarazi zion bere kezka. Urte eta erdi ondoren, erakundeak esku hartu du. Lehen zigorrak Skinny Tan Ltd eta Tanologist influencer-en storietan aplikatu ziren. Bietan, beltzaranak agertzeaz gain, filtroaren eraginez, aerografo efektua ere bazuten. 

Erakundeak hartutako erabakiarekin pozik Pallari-k hauxe aipatu zuen: Ez da ezer gertatzen makillajerik gabe sareetan agertzera ez bazara ausartzen eta ez da ezer pasatzen filtrorik gabe ezin bazara agertu. Ez dagoena ongi zure publikoari gezurra esatea da produktu jakinetan dirua xahutu dezaten, jakinik ez dutela zuk aipatzen dituzun emaitzak emango.