Eneko Aritzaren Lagunak Kultur Elkarteak "Sua" filma estreinatuko du, zortzi urteko lanaren ostean

Aurre-estreinaldi festa ere egingo dute ekainaren 2an Ozaetako (Araba) Otaza auzoan. XXVII. mende hasieran Lapurdira Pierre De Lancre inkisidorea iritsi zeneko gertakariak ditu ardatz filmak. 2004an dokumentazio lanetan hasi zirenetik, proiektu autogestionatu honek Euskal Herriko zazpi lurraldeak ukitu ditu eta, guztietan, ongi pasatzea izan da parte hartu duten guztien helburu nagusia.
2002 urteko abenduan, Algorta, Ibarra eta Tolosaldeko hainbat gazte elkarturik ziren film labur "xixtrin" bat egiteko ideia sortu zenean. Segituan, baina, jendea batu zitzaien eta, ilusioz, gidoiak forma hartu zuen: Eneko Aritza, Orreagako Guda filma jaio zen. Aurkezpena 2004ko azaroaren 7an izan zen Tolosako Leidor zineman.
Aurreneko egitasmo horren inguruan sortutako Eneko Aritzaren Lagunak herri ekimenak, baina, 2004 urte berean jarri zuen martxan hurrengo filma: Sua; horren berri eman genizuen GAZTEZULOn gainera. Grabaketak 2005eko maiatzean hasi ziren eta horretantxe eman zituzten hurrengo bost urteak ere. Euskal lurralde osoan, zazpi herrialdeetan, aritu dira eta, orotara, kasik 1.000 lagunek hartu dute parte aktore edo extra modura.
Prozesu guztia autogestionatua izan da, kultur etxe, antzerki talde eta norbanakoen laguntza eta inplikazioari esker egin dute aurrera. "Zulo ekonomikoa" egin dute, baina hau estreinaldiei esker konpontzea espero dute.
Izan ere, azken bi urteak muntaketa lanetan pasatu ondoren, soilik musika Algortako Gibelurdinak taldea arduratu da eta audioari amaierako ukituak ematea besterik ez zaie geratzen filma prest edukitzeko. Algorta eta Tolosaldeko jende askok parte hartu duenez, bi herri hauetan behintzat estreinaldi handia egitea gustatuko litzaieke. Eta gero, harreraren arabera, herriz herri zabaldu nahi dute zinema areto, kultur etxe nahiz gaztetxeetan.
Sua
XXVII. mende hasieran Pierre de Lancre inkisidorea Lapurdira heldu zen. Sorginkeria leporatuta, orotara, 600 herritarri ezarri zien heriotz zigorra. Sineskeria, jazarpena, tortura, sua... oinarri dituen euskarazko filma da hau.
Egun-pasa polita izango da, ekitaldiz betea.
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, jolasak, musika eta argazki erakusketa izango dira.
Iluntzeko 20:00etan afaria eta, nola ez, Sua filmaren estreinaldia!
Jarraian, akelarre festa, kontzertuak eta musika gehiago DJ Bull-en eskutik.
Parranda botatzeko asmoa duenak, jakin dezala bertan lo egiteko aukera izanen dela lo-zakua eta esterilla eramanez gero.
Aisialdi eredua eta bizi ikuspegia aldatzeko, jendea mugiarazteko, gazteak egunerokotasunetik eta drogetatik aldentzeko, herritar guztiak elkartzeko, euskara bultzatzeko, kultura sustatzeko... makina bat helbururekin jaio zen lehenengo film labur haren Eneko Aritza, Orreagako Guda inguruan sortutako talde hau. Azken batean, ilusio eta ideiei bidea zabaltzeko.
Elkarte erabat irekia da, autogestionatua, irabazi asmorik gabea eta ekarpen berriak jasotzeko prest dagoena.

Aurre-estreinaldi jaia, ekainaren 2an Ozaetan
Egun-pasa polita izango da, ekitaldiz betea.
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera, jolasak, musika eta argazki erakusketa izango dira.
Iluntzeko 20:00etan afaria eta, nola ez, Sua filmaren estreinaldia!
Jarraian, akelarre festa, kontzertuak eta musika gehiago DJ Bull-en eskutik.
Parranda botatzeko asmoa duenak, jakin dezala bertan lo egiteko aukera izanen dela lo-zakua eta esterilla eramanez gero.
Eneko Aritzaren Lagunak Kultur Elkartea