Emojiak auzitegietara iritsi dira!

Emojiak auzitegietara iritsi dira! Urtxintxa, xanpain botila, kometa eta garaipenaren ikurra. Israelgo epaitegi baten ustez, emoji bidez bidalitako irudi horiek nahikoak dira, bikote bat kondenatzeko. Baina adi! ez baita kasu bakarra: 2017-2018 bitarte 86 sententzia judizialetan "emoji" hitza azaldu baitzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emojiak-auzitegietara-iritsi-dira/@@download/image/1_RxM06NpLHBmqnq7g-ULtXA.png
2019/02/22

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Urtxintxa, xanpain botila, kometa eta garaipenaren ikurra. Israelgo epaitegi baten ustez, emoji bidez bidalitako irudi horiek nahikoak dira, bikote bat kondenatzeko. Baina adi! ez baita kasu bakarra: 2017-2018 bitarte 86 sententzia judizialetan "emoji" hitza azaldu baitzen.
Emojiak auzitegietara iritsi dira!

Israelgo bikote horren kasua oso adierazgarria da: pisu bat erosteko asmoz zebiltzan eta etxeko nagusiari, emoji bidez adierazi zioten pisu hori erosteko nahia; kontua da gizonak irudi horiek behin betiko baiezko moduan ulertu zituela, eta etxea salmentatik kendu zuen. Egun batzuk geroago bikoteak beste pisu bat erosi zuela konturatu zenean, salatu eta epaitegietan amaitu zuten, urtxintxa, xanpain botila, kometa eta garaipenaren ikur horiek baieztapen mezua zirela argudiatuz.

Baina hasieran aipatu bezala, hau ez da kasu bakarra izan ezta gutxiago ere. AEBtan, Floridan konkretuki, Instagram bidezko elkarrizketa bat izan zuten hizpide bertako epaitegi batean. Kasu honetan koroa, takoia eta diru-zorroaren irudiak izan ziren polemikaren sortzaileak eta proxenetismo kasu batean murgildurik zegoen gizon bat eta langile sexual baten arteko liskarra izan zen sortzailea. Akusazioak zioen emoji horiek "Talde-lanak beti funtzionatzen du" esaldirekin batera, beraien arteko erlazio laboral bat frogatzen zutela. Epaileak azkenik, prostituzioaren negozioaren barruko "aditu" bat azaldu zedin eskatu zuen, jargoi horren esanahia ulertzen laguntzeko.

Garrantzia izango dute etorkizunean?
Badirudi baietz, hori dio behintzat Eric Goldman zuzenbide irakasleak The Verge webgunean: "emojiek informazio kritikoa eskaintzen dute komunikazio prozesuan eta irakurketa publikoei antzerti-forma eman beharko lirateke. Horrelako irudi batek, tonua zeharo aldatu baitezake, nahitasuna ala esaldi baten esanahia eraldatu. Kasu gehienetan auzitegiek alde batera uzten dituzte, ez dituztelako erreminta nahiko horiek ulertu ala beraiekin zer egin jakiteko"