Emakumeak teknologiaren historian. Asmatzaileak eta aintzindariak

Emakumeak teknologiaren historian. Asmatzaileak eta aintzindariak Ekainaren 12an goizeko 11:00etan 'Emakumeak Teknologiaren Historian' izeneko liburua aurkeztuko dute streaming bidez. Liburu hau teknologiarekin, asmakizunekin, enpresarekin eta beste hainbat arlorekin zerikusia izan duten emakumeak nabarmentzeko eta egokitu izan zaien egitekoa zalantzan jartzeko asmoz osatu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeak-teknologiaren-historian-asmatzaileak-eta-aintzindariak/@@download/image/Screenshot_2020-06-10 portada1418 jpg (Imagen JPEG, 1883 × 2824 píxeles) - Escalado (33 %).png
2020/06/10

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Ekainaren 12an goizeko 11:00etan 'Emakumeak Teknologiaren Historian' izeneko liburua aurkeztuko dute streaming bidez. Liburu hau teknologiarekin, asmakizunekin, enpresarekin eta beste hainbat arlorekin zerikusia izan duten emakumeak nabarmentzeko eta egokitu izan zaien egitekoa zalantzan jartzeko asmoz osatu dute.
Emakumeak teknologiaren historian. Asmatzaileak eta aintzindariak
Gaur egun, badakigu asko eta asko direla historian zehar teknologiaren esparruari ekarpenak egin dizkioten emakumeak. Baina gutxik lortu dute aitortza, beren asmakizunetatik eta lanetatik bizitzea eta gizartearen esker ona jasotzea. Gehienak, tamalez, ez dira aintzat hartuak izan, eta, horien artean, asko dira gutxietsirik eta zangopilaturik bizi izan direnak. Makina ba thil dira pobrezia gorrian ere, haien sormenaz baliatu den gizarteak baztertuta eta ahaztuta, askotan.
 
 
Egileen esanetan "liburu hau urrats txiki bat baino ez da teknologiarekin, asmakizunekin, enpresarekin eta beste hainbat arlorekin zeriku-sia izan duten emakumeak nabarmentzeko eta egokitu izanzaien egitekoa zalantzan jartzeko.Zoritxarrez, ordea, ezagutza merezi duten emakume asko daude iluntasunean, oraindik, orri hauetan ere tarterik izan ez dutenak. Lan honek balio beza, bada, emakume horiek guztiak apaltasunez omentzeko, eta gizarte justuago bat lortzeko zeregin handia dagoela ez ahazteko. Izan ere, ez dago ulertzerik gizateriak gaurdaino egin duen bidaia luzea, emakume horien guztien bultzada eta ekarpena kontuan hartu gabe.
 

EREINGO YOUTUBEKO KANALAREN BIDEZ, STREAMING BIDEZKO AURKEZPENA
Eguna:
ekainak 12, ostirala
Ordua: 11:00
Sartzeko esteka:
https://www.youtube.com/channel/UC0S0GztC-0iCr-na2I45SnQ
Parte hartzaileak:
Gontzal Avila eta Iosune Avila