El dorado-ren ifrentzua

Jatorrizko izenburua: "Le Salaire de la peur" (1953)
Zuzendaria: Henri-Georges Clouzot
Aktoreak: Yves Montand, Charles Vanel, Peter Van Eyck
"Nouvelle vague" delakoaren tsunamia Frantzia eta Europa osoko zinemagintzaren zimenduak birrindu baino lehen, molde klasikoen arabera egindako bi maisulan filmatu zituen Henri George Clouzot zuzendari frantziarrak, "Le salaire de la peur" hau eta "Les diaboliques" thrillerra. Aski eta sobera, bere izena egun nahiko ahantzia zinemaren historiaren urrezko liburuan uzteko.
"Nekez ahazten du bere sorterria sustraiak han dituenak", idatzi zuen aspaldian Joseba Sarrionandiak, eta esaldi eder horretatik abiatuta, pelikula honi lotutako moldaketa bat egiten ahal dugu: nekez ahaztuko du istorioaren gordina pelikula hau ikusten duenak. Kasu honetan, aipu sasintelektuala ez da artikulu hau loratzen saiatzeko aitzakia hutsa; izan ere deserria baita, adiskidetasunarekin batera, "Le salaire de la peur"-en gai nagusietako bat.
Ameriketako herri txiro batean, Honduras izaten ahal dena, kolonizatzaileek haien "zeregina" bukatu dute, eta bertako aberastasun guztien ustiaketa eskuratuta, alde egin dute; kudeaketa politiko herrena tokian tokiko zipaioen eskutan utzita. Elite estubatuar eta europarrak desagertu dira, eta soilik herrialde horietara aberastasun azkar eta errazaren bila joandako gizagaixoak gelditu dira. Herri kolonizatua kartzela bihurtu da haientzat: euren gobernuek ez dute haietaz deus jakin nahi, eta handik atera ezinik, egunak egonean ematen dituzte, patua noizbait aldatuko delako esperantzan. Egoera horretan, atzean utzitako guztiak Pigalle auzoa, metroak eta emakume paristarrak paradisua dirudi. Horregatik pentsamendu bakarra darabilte: kosta ahala kosta dirua bildu, odolustutako herri horietatik ahalik eta lasterren ateratzeko.
Aitaren batean pasatzen diren ehun eta berrogei minutu irauten ditu pelikulak, eta horren barruan bi parte oso diferente. Lehen ordubetean, txirotasunaren eta etsipenaren potret bikaina egiten du Clouzotek. Bero sapa, gorputz izerdituetan itsasten diren zomorroak, ailegatu berriaren itxurakeria, petrolioaren negozio beti estatubatuarra, langileen biziaren merkea...
Eta hortik, bigarren parterako saltoa. Gaur egun "road movie" deitzen zaie errepideetan gertatzen diren pelikulei, eta genero garaikidea izan arren, bigarren parte horrek inoiz egin diren onenen artean beharko luke egon. Ez da zaila imajinatzea Steven Spielbergek zein eredu zuen buruan "Duel" gogoangarria egin zuenean.
Bi kamoi, bakoitzean bi gidari desesperatu, aurretik 500 kilometro, eta zaman, lau tona nitroglizerina, mugimendu bakar batek eztandarazi ahal dituena. Amaierarik gabeko bidea: luiziak, amildegiak, asfaltatu gabeko tarteak, matxurak... baina horren guztiaren gainetik, beldurra. Eta ikuslea bera kutsatzen duen tentsio ia jasanezina, besaulkian benetako ezinegona sorrarazten duena. Nekez ahazten den horietakoa, pelikula ilun eta itsaskorra; petrolioak zikindutako ametsen gisakoa.