Ekitaldiz beteriko Ihauteriak Ipar Euskal Herrian

Uztaritzeko Hartzaren festibal ospetsuak otsailaren 10ean emango die hasiera Ihauteriei buruzko erakusketa, dantza eta festa giroari. Baina ez da bakarra izango: Santibate, Hartzaren Eguna, Ihauterietako ipuinak, Sorgin Gaua, edota Leuntzeko Ihauteriak egingo dituzte, besteak beste, Donibane Lohizune, Donibane Garazi eta Bainonan. Mozorroak eta euskal ohiturak ez dira faltako Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako inguruetan.
Egitarau oparoa prestatu dute aurten Ihauterien harira. Aurtengoan, Beñat Zintzo-Garmendia eta Thierry Truffaut Ihauterien gaian adituek hitzaldiak emango dituzte Uztaritzen, jaiaren historiaren eta bilakaeraren berri emateko. 'Zergatik Ihauteriak? Hartza? Maskarak? Etxez etxe?' galderari erantzungo dio lehenak otsailaren 3an, Arbonan, etat Truffautek 'Hartzaren aztarna kultu, kultura eta beste mailan, prehistoriatik gaur egun arte' mintzaldia eskainiko du hurrengo egunean Donibane Lohizunen.
Gaur bertan Santibate ospatuko dute Donibane Garazin, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Zirtzilen besta deiturikoan, Garaztarrak dantza taldeak ohitura zaharrak berreskuratu ditu, lehen etxez etxe joaten baitziren txerriki eske. Orain, berriz, dantzan, kantuan eta bertsotan arituko dira ibilbidea egiten duten bitartean.
Otsailak 4
- Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohiturak, Baionan
- Hartzaren eguna, Donibane Lohizunen
Otsailak 8
- Ihauteriko ipuinak irakurriko ditu Xan Errotabeherek Baionako Santa-Gurutzeko liburutegian, goizeko 11:00etan
Otsailak 10
- Sorgin Gaua egingo dute Ziburun, iluntzeko 20:30etan hasita. Musikariak, su botatzaileak eta joaldunak desfilean joango dira, mutxikoen eta Xutik txarangaren laguntzarekin.
Otsailak 11
- Ihauteri Nagusia egingo dute Donibane Lohizunen, 16:00etan. Karro ibilaldia, joaldunak, buru-handiak, momozorro, akerra eta Zanpantzarren epaiketa egingo dituzte.
Hilabete osoan zehar, gainera, hainbat erakusketa izango dira ikusgai

Ekitaldi gehiago