EHZ jaialdiko egitaraua prest!

EHZ jaialdiko egitaraua prest! Ekainaren 29 eta uztailaren lehena agendan apuntatu dituzu? Zeren zain zaude? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ehz-jaialdiko-egitaraua-prest/@@download/image/Dd94XpjUQAYclXt.jpg
2018/06/01
berria
Ekainaren 29 eta uztailaren lehena agendan apuntatu dituzu? Zeren zain zaude?
EHZ jaialdiko egitaraua prest!

EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdia nomada izango da aurten, eta hiru lekutan ospatuko dute; hala, ohiko musika jaialditik aldenduta, ekainaren 29 eta uztailaren lehena bitartean Baigorri, Baiona eta Itsasu herrietan sekulako plana antolatu dute: Kukai dantza taldea, Huts teatroa, Casey, Kolinga eta Pelaxen kontzertuak zein Jon Iraundegiren erakusketaz gozatzeko aukera izango duzue!

 

Ekainaren 29an Baigorrin hasiko da festa. Bi antzerki eskainiko dituzte dira, bata Etxepare Lizeoko ikasleek egina eta bestea Hozkailua Huts teatroaren eskutik. Era berean, Kukai dantza taldeak Gelajauziak ikuskizuna taularatuko du. Azkenik, Doctor Mephisto taldeak bere blues-soul doinuak igoko ditu agertokira.

 

Biharamunean, Baionan, goizean-goizetik hasiko da egitaraua. Magneto, MamiTxula, Patxoki eta Zizpa gaztetxearekin elkarlanean, dantza estilo ezberdinak izango dira goizean zehar, baita zirkua ere. Eztabaida gunea ere kokatuko dute, eta bertan feminismoak eta errefuxiatuen harrerak pisu handia izango dute. Euskal Herriko gatazka eta autogestioari ere ez zaie haien tokia faltako. Gaueko egitarauak Mousserolleseko harresietan izango du lekua. Afro-folk estiloan Kolinga bikotea igoko da eszenatokira, baita Baionako Le bal du samedi soir DJ kolektiboa, Pelax, Yassassin rock taldea eta Caseyren rapa ere.

 

Igandean, uztailak 1, Itsasuko Atharrira egingo dute bidea eta «adin guztientzako egitaraua» prestatzea izan dute jomuga. Goizean Atx Teatroak Bihotz Salataria antzezlana ekarriko du. Eliralek Bihotz2 dantza ikusgarria jarriko du taula gainean eta Chicken Street zirkuak ere bere alea jarriko dio asteburuari. Plan borobila!