“Dos” *****

“Dos” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dos/@@download/image/wooden_ships.jpg
2010/04/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Wooden Shijps
106.zenbakia
“Dos” *****
San Frantziskoko laukotea aspaldi ari da rockaren esparruan nabarmentzen, eszena undergroundean. Hasieran nahiko ezezagunak ziren, baina egun bere rock psikodeliko ilun eta errepikakorra zale askoren zerrendetan sartzen ari da. Arrazoia, sinplea: akorde eta aldaketa gutxiko mantra efektuko erritmoetan oinarrituriko kanta sinple bezain sendoak egiten dituzte; psikodelia zaleak di-da harrapatzeko modukoak. Iturri klasikoetatik edaten dute: The Doors, Stooges, Spacemen 3, Suicide 13th, Flor Elevators... eragin ilunak, hortaz. Emaitza, berriz, hipnotikoa. Bost kanta oso luze biltzen ditu, baina behin jarrita, ezin barrutik kendu.