Diagnostiko kaninoa

Zakurrek biriketako minbizia antzeman dezakete gizakion hatsa usainduta, edo behintzat horixe ondorioztatu dute Krems-eko (Austria) Ospitaleko neumologia plantako aztertzaileek. Ikerketan parte hartu zuten zakurrek 120 lagunen hatsaren laginak usaindu zituzten, eta biriketako gaitza zutenen %70 antzemateko gai izan ziren. AEBetan eta Alemanian egindako ikerketek antzeko emaitzak eman dituzte gainera.