Denbora librea duzunean estresa arintzeko egin ditzakezun gauzak

Denbora librea duzunean estresa arintzeko egin ditzakezun gauzak Gure egunerokoan antsietatea eta estresa nabarmentzen ari diren garaiotan, tarte libreak ditugunean horiei aurre egiteko moduak dituzu hemen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/denbora-librea-duzunean-estresa-arintzeko-egin-ditzakezun-gauzak/@@download/image/pexels-julio-lopez-75309646-29469337.jpg
2026/09/18

Testua: Maitane Legarreta

Gure egunerokoan antsietatea eta estresa nabarmentzen ari diren garaiotan, tarte libreak ditugunean horiei aurre egiteko moduak dituzu hemen.
Denbora librea duzunean estresa arintzeko egin ditzakezun gauzak

Sarri askotan lanaren eta bestelako ardura eta zereginen bueltan ibiltzen gara, eta horrek jaten digu denbora. Estresa ere aregoatzen zaigu halakoekin lotuta. Hori dela eta, hemen dituzu egun edo tarte bat libre duzunean estresa arintzen lagunduko dizuten ekintzak:

  • Familiakoak bisitatu eta zerbait berezia egiten saiatu. Urruntxeago bizi diren familiakoengana joan, irteera bat egin ilobarekin, toki berri batera joan elkarrekin, jolastu...
  • Zure herria edo hiria esploratu. Aspaldian egin nahi duzun hori egin: parke jakin batera joan, jatetxe batera, kafe bat hartu oraindik izan ez zaren leku horretan, erakusketa bat ikusi, kontzertu batera joan...
  • Ariketa fisikoa egin. Yoga, luzaketak edo bizikletan ibilaldi lasaia egin dezakezu, gogo-aldartea hobetzen laguntzeko.
  • Naturan ibili. Baso, parke edo hondartzara jo dezakezu. Ingurune berdeetan ibiltzeak estres maila jaisten du.
  • Pantailak aldera batera utzi. Mugikorra eta ordenagailua itzali, eta unean unekoari erreparatu. 
  • Errezetaren bat prestatu. Gogoko duzun jakiren bat edo aspalditik prestatu nahi duzun errezeta 
  • Gogoko duzun zerbait irakurri. Aldizkaria, egunkaria edo liburu on bat irakurtzeak eguneroko kezketatik aldenduko zaitu.
  • Musika lasaia entzun. Eseri edo etzan, eta musika instrumentala edo lasaia entzun.
  • Lo-kuluxka bat egin. Logura baduzu, 20-30 minutuko loaldiak on egingo dizu.
  • Inguruko herri bat bisitatu. Sarritan ez duzu astirik hartzen gure inguruko tokietara joateko, eta presarik gabe, horretaz gozatzea ere lagungarria izan daiteke.
  • Eskunalak egin edo marraztu. Paperean margotu, zerbait eraiki, buztinarekin aritu... Halako jarduerek arreta bideratzen eta antsietatea gutxitzen laguntzen dute.
  • Zaletasunen bati heldu. Aspaldian egin ez duzun eta oso gogoko duzun hori egiteko aprobetxa dezakezu. Bizipoza ematen dizun zaletasun horrentzako tartea hartzeak on egingo dizu.
  • Ezer ez egin. Ez dugu une oro zerbait egiten aritu beharrik. Eseri, te bat hartu, kanpoaldera begiratu, bestelako helbururik gabe.

Ea aholku hauek baliagarriak diren. Gozatu denbora libreaz eta atsedenaz!