Des-Kontrol: "Nahi dugunaz eta nahi dugun moduan hitz egiten dugu"

Arrasatearrak dira, eta kantuz harro ondratzen duten Mondran bertan entseatzen dute, Hiru aretoan. Soinu indartsua, energia eta ahots lakarra dituzte ezaugarri eta zuzenekoetan jende asko elkartzen dute.
Markel (gitarra), Hodei (baxua eta ahotsa), Iker (bateria), Oier (gitarra eta ahotsa), Urtzi (bigarren ahotsa) eta Ñako (soinu teknikaria) buru-belarri harrapatu ditugu, disko berria ateratzeak beti baitakar lan karga handia. 2009ko uztailean, irailean eta urrian grabatu zuten Aurrera begira diskoa Azkarate estudioetan, Haritz Harreguy eta Jonan Ordorika teknikarien laguntzaz. Baga-Bigak kaleratu du azkenean, eta oso pozik daude izandako harrerarekin. Markelek tartetxo bat egin du guretzat.
Aurrera Begira jarri diozue diskoari. Zer du, bada, Des-Kontrol taldeak begi aurrean?
Abesti berriak aurkezteko leku mordoa, hori espero dugu behintzat. Gainera, bizirik gaudelako begiratzen dugu aurrera, atzera begira egoteak ez dakarrelako ezer onik. Orain, disko berria ezagutaraztea dugu epe motzean helburu.
Atzean ere ibilbide luzea duzue, ordea. Batez ere Duintasunez eutsi lanarekin izan zenuten oihartzuna, baina dagoneko hamarkada bat pasatu da lehenengo maketa kaleratu zenutenetik.
Badira 13 urte Des-Kontrolek ibilbidea hasi zuela, eta denbora honetan guztian gelditu barik ibili gara lanean. Hasieran motelago, kontzertu gutxiago genituelako, baina urteak pasatu ahala eta taldea ezagunagoa egin den heinean, askoz ere kontzertu gehiago izan ditugu. Atzerrira irteteko aukera ere izan dugu: AEBetara, Alemaniara, Frantziara, Portugalera, Italiara, Irlandara, Austriara. Azken urte hauek izan dira guretzat oparoenak.
70eko eta 80ko punk-oi musika eraberritua dakarzue. Zer duzue hartatik, eta zer duzue berri?
Guk ez dugu inoiz horrelakorik esan gehiegi da hori. Egia da entzuten dugun musika nagusiki garai hartakoa dela, baina gaur egun talde askok jorratzen dituzte streetpunk doinuak, atzerrian eta baita gure Euskal Herrian ere. Guk gure ekarpen txikia egiten dugu, eta horretan jartzen dugu gure sormen eta intentzio guztia. Irteten dena, emaitza, nolakoa den zaleek esan beharko dute, ezta?
Nolanahi ere, askotariko publikoa mugitzen duzue.
Bai. Duintasunez eutsi diskoak ate asko zabaldu zizkigun, eta ordura arteko ikusleez gain, bestelako ikusle batzuk ere hurbildu zitzaizkigun. Gazte mordo bat, eta mota askotako jendea. Gu geu ere harrituta gelditu ginen, baina balorazioa oso positiboa da. Punk eta streetpunk doinuak soilik eszena honetako jendearentzat ez direla erakutsi dugu, badagoela beste jenderik gure musika kontsumitzen duena. Hori oso aberasgarria da streetpunkarentzat eta baita ikusleentzat ere.
Orain, zehazki, zer eskaintza dakarzue?
Abesti, ideia eta ekoizpen berria, gure bizipenen isla. Ikusten dugunaz eta bizitzen dugunaz idazten dugu, azken finean. Urteek aurrera egin ahala, gauza berriak ikasi ditugu eta bilakaera horretan, ikasitakoarekin, aurrera egin dugu.
Tronpetak, tronboiak eta gaita entzuteak harritu nau.
Gauza ezberdinekin jolastea gustatzen zaigu, estiloak uztartzea. Gure gustuko talde batzuek halako musika tresnak erabiltzen dituzte, eta guk ere saiakera egin dugu. Sortu edo hil abestia, adibidez, saxo eta tronpeta hotsez atondu dugu. Bilakaera hau ez da bilatutako ezer, gauzak horrela irten zaizkigu eta gustura gaude lortutakoarekin.
Orain arteko bidea sendotzera dator diskoa, agian?
Ez dakigu, auskalo gure ilusio onenarekin egin dugu behintzat. Eta jendeak baloratu beharko du bertan dagoen lana, mezua, sentimendua, gorrotoa Orain artean tontakeri larregi ikusi dugu eta nazkatuta gaude horrelakoekin. Guk geurearekin jarraituko dugu, musika egiten eta gure ideiak lau haizetara zabaltzen.
Nola sortzen dituzue diskoak?
Nahiko kaotikoak gara sormenean. Eredu bat zehaztekotan, esan dezagun ahots melodiak Hodeik baxua eta ahotsa egiten dituela, erraztasun handia dauka horretarako. Musika aldetik Oierrek gitarra eta ahotsa egiten du lan sendoena, nahiz eta denok dugun zeresana. Letrei dagokionez, nik Markel, gitarra edukitzen dut, normalean, ardura handiena. Hala ere, esan bezala, kaotikoak gara eta azken cd hau prestatzerakoan ez dugu halako ordenarik jarraitu. Letra aldetik Ikerrek bateria egin ditu ekarpen handiak eta oso ondo aritu da.
Musika aldarrikapenerako tresna duzuela argi dago, bederen.
Bai, besteek diotena egiteko bizitza bera daukagulako. Hau gure kontu bat da, eta beraz, guk nahi dugunaz eta nahi dugun moduan hitz egiten dugu. Protesta egiteak zer dauka txarrik? Zerbaiten aurka edo alde banago zergatik ez aldarrikatu, eta ahalik jende gehienarengana heldu?
Ideologia dela eta ez dela, hain zuzen, istilu bat baino gehiago izan duzue kontzerturen batean
Horretaz nahiago dugu ez hitz egin. Guretzako iraganeko pasarte bat da, izenburuak dioen moduan, taldea aurrera begira doa.
Zer gehiago da musika zuentzat?
Gure bizitza. Gure pasioa, burukomina, pozik handienetarikoa. Rock&roll; abestian nahiko argi adierazten dugu. Diskoko hamabigarrena da, heldu al zarete? Kar, kar.
Aurrera begira, zer?
Beno badaude atzerrira joateko proposamen batzuk: badago bat Japoniara joateko, Italiara joateko beste bat eta Europan bira bat egitea badugu buruan. Auskalo zer irtengo den. Geuk ere badaukagu gure bizitza, eta askotan zaila izaten da bizitza hori taldearen ibilbidearekin uztartzea.