Desagertzeko arriskuan dauden koralen Pantone paleta

Mundu honetakoak ez diruditen koloreak dituzte ur azpiko izaki bizidunek, zientzia fikziozkoak balira bezala. Baina mundu honetakoak dira, beharbada, denbora gutxirako. Desagertzeko zorian daude.
Adobe eta Pantone enpresek elkarrekin zabaldu dute publizitate kanpaina eder eta aldi berean triste hau; bertan, desagertzeko zorian dauden itsas koralen kolore-paleta osatu dute. Hiru kolore aukeratu dituzte espezieen desagerpena eta aldaketa klimatikoa salatzeko: "Glowing yellow", "glowing blue" eta "glowing purple". The Ocean Agency GKEarekin elkarlanean osatu dute kanpaina.
Ez dira gutxi desagertzeko arriskuan dauden itsas espeziak. Azken datuen arabera, munduko arrezifeen bosten bat hiltzeko zorian dago, dagoeneko desagertu ez bada behintzat.