Kanpaina honek naturaren koloreak erakusten ditu gizakiaren eskuetatik pasa ondoren

Kanpaina honek naturaren koloreak erakusten ditu gizakiaren eskuetatik pasa ondoren Itsasoaren urdina, zuhaitzen berdea edo ilunabarraren laranja... guztiak dira edertasun handiko koloreak naturari esker. Gizakia ordea kolore hauek eta beste hainbat arriskuan jartzen ari da kutsadurengatik, suteengatik edota isuri toxikoengatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kanpaina-honek-naturaren-koloreak-erakusten-ditut-gizakiaren-eskuetatik-pasa-ondoren/@@download/image/sinteplast-colores-naturaleza-00-700x405.png
2019/06/05
Itsasoaren urdina, zuhaitzen berdea edo ilunabarraren laranja... guztiak dira edertasun handiko koloreak naturari esker. Gizakia ordea kolore hauek eta beste hainbat arriskuan jartzen ari da kutsadurengatik, suteengatik edota isuri toxikoengatik.
Kanpaina honek naturaren koloreak erakusten ditu gizakiaren eskuetatik pasa ondoren

Sinteplast argentinar pintura markak grafiko original hauek sortu ditu bere pintura ekologikoa promozionatzeaz gain, ingurugiroan sortzen ari garen kalteaz ohartzeko. Esan beharrik ez dago bere pinturak ekologikoak direla eta “naturaren koloreak babestea” duela helburu bere leloak dioenez. “Babestu naturaren koloreak” izenburupean grafiko bakoitzak kolore bat ordezkatzen du: “ozeanoaren urdina”, “basoaren berdea” eta “zeruaren urdina” besteak beste, baina guztiak gizakiak esku-hartu duen paisaietan azaltzen dira.

VMLY&R (Buenos Aires) agentziaren kanpaina honek ingurugiroan eragiten ari garen kalteez hausnartzera gonbidatzen gaitu berandu izan baino lehen. Zer iruditzen zaizue ideia?