“DEATH TO IDEALISM” ***

“DEATH TO IDEALISM” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/death-to-idealism/@@download/image/82p62red.jpg
2008/02/04
kritika
Testua: Ju
THE RED DONS
82.zenbakia
AEBetako talde hau Donostian ikusi genuen joan den urtean. Portland hiriko The Observers hardcore eta punk banda handiaren jarraipena zela jakinda, Amara auzoko taberna zulo batean sartu, eta handik blai eginda irten ginen. Kontzertu itzela izan zen. Salmenta-postuan, baina, ezin izan genuen haien lehen diskoa erosi. Disko honek ez du orduko indarra islatzen. The Observersen itzala handiegia da oraindik, izan ere, disko honetan aurreko taldearen kanta bat dator, joera melodikoagoa erakutsi arren. Adverts, Wipers eta Youth Brigade talde klasikoen arrastoa hor egon arren, kantek irmotasun puntu bat galdu dute.