Datorren astelehenean, zu ere Ika Mizkan!

GAZTEZULOk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UPV-EHUk elkarlanean abiatutako Ika Mizka ekimena atzo aurkeztu asteazkenean EHUko Carlos Santamaria eraikinean. Euskararen Nazioarteko Egunean, datorren astelehena, antolatuko ditugu mahai-inguruak, eta bertan parte hartzeko garaiz zabailtza oraindik, gazte, ostirala arteko epea baituzu. Euskararen inguruko bizipenak, zalantzak, sentimenduak eta abar partekatzeko aukera izango da!
Gazteak eta Euskal Herriko aurpegi ezagunak mahai inguruan bilduta, euskararen inguruan solasean, giro lasaian eta zizka-mizka artean. Horixe da Ika Mizka egitasmoaren oinarria, horixe datorren astelehenean, Euskararen Nazioarteko Egunean, EHUko Carlos Santamaria eraikinean egin ahal izango duzuena.
Izan ere, euskarak etorkizunik badu, gazteen eskutik etorriko da. Hala adierazi dute Ika Mizkaren aurkezpen ekitaldian. Igone Fdez. Mariezkurrena GAZTEZULOko zuzendariaren hitzetan, "Abenduaren 3an mahaiaren bueltan elkartzeak elkarri laguntzeko, eta beharbada helburu eta ondorio argiak ateratzeko balioko du"
"Gazteei esaten diegu euskara gehiago erabili beharko luketela, baina ez diegu galdetzen beraiek nola bizi duten euskararen gaia", gaineratu zuen Iñaki Eizmendi Ebeteko zuzendariak eta euskara gaietan adituak, eta horregatik, ikasleei leziorik ez zaiela emango, baizik eta galderak egingo zaizkiela azpimarratu zuen Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak.
Dinamika
Beraz, astelehenean, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin bertsolariak; Mikel Larratxe, Koldo Soret eta Aitor Gorosabel musikariak; Alex Txikon kirolaria; Ainhoa Garai aktorea; Naroa Iturri kazetaria eta beste asko, orotara 20 lagun, hurbilduko dira zitara.
Mahai txikietan bilduko ditugu, gazteez lagundurik. Euskal Herrian euskara dela-eta bizi ohi ditugun hainbat egoerak antzeztuko dituzte Zurriola Antzerki Eskolako aktoreek, eta horiek oinarri hartuta hasiko dute solasaldia. Nondik jo, zein gai landu taldearen araberakoak izango dira!
Jon Artanoren gidaritzapean eta zizka-mizkaz lagundurik, mundua konpondu ez, baina horretan hasteko aukera izango duzue. Izan ere, Josemi Martinez Rico EHUko Gipuzkoako Campuseko Euskara eta Irakaskuntza Planifikazioarako zuzendariak azaldu moduan, "erronka asko ditugu mahai gainean, horien artean handienetakoa euskararen erabileraren ingurukoa".
Ika Mizkan parte hartu nahi baduzu, eta oraindik izenik eman ez baduzu, ibili bizkor. Ostirala arteko epea duzu gure webguneko Ika Mizka atalean sartu eta formularioa betetzeko. Astelehenean ikusiko dugu elkar, gazte!

Eman izena!