Dantza, bideo emanaldiak eta hiria uztartuz

Ekainaren 23tik 25era Lekuz Leku jaialdia egiten dute Bilbon. Arratsaldeko zazpietatik aurrera Abandoibarran paseoan dabilenak dantza garaikideko hainbat pieza eta bideo emanaldiz doan gozatzeko parada izango du. Piezak Korea, Argentina, Suitza, Espainia eta Euskal Herriko hamabost konpainiak eskainiko dituzte. Bideoetan hamar hiritan buruturiko gisa honetako jaialdi ezberdinetako irudiak egongo dira ikusgai.
VII. edizioa du aurtengoa Lekuz Leku jaialdiak. Sorreratik dantza garaikidea hiriko paisaian txertatzea izan da helburuetariko bat. Honenbestean, dantzako pieza bakoitzak pieza hori eskainiko den toki zehatzera egokituriko koreografia izango du. Guggenhiem museoa eta Euskalduna Jauregiaren artean garatzen den ibilbide artistiko bat planteatu nahi da horrela, hiriaren arkitektura eszenatoki gisa hartu eta dantza hiritarrei hurbilduaz. Hamazortzi pieza izango dira guztira, hamabost konpainiaren eskutik ekarritakoak, tartean baita bertako taldeen lanak ere.
Zuzeneko emanaldien ondoan bideo emanaldiak dira jaialdiaren beste zutabea. Dantza Egiten Duten Hirien sarea deritzonean dago txertatua Lekuz-leku, gisa honetako hainbat jaialdik osatzen dute sarea, eta hiri horietako irudiak eskainiko dira. Argentinako Rosarioko El Cruce (Argentina), Sao Paolo Visoes Urbanas (Brasil), Teramoko Interferenze (Italia), Eupengo Danse en Ville (Belgika), Habanako Ciudad en movimiento (Cuba) dira bideo emanaldietan ikusi ahal izango diren jaialdietariko batzuk.
Park Soon-ho eta An Ji-hyeong korearrek emango duten dantza eta arkitekturari buruzko tailerra, Buenos Airesekin egingo den trukea, 23an iluntzeko bederatzietan Guggenheim inguruan agertzen den guztiari irekia egongo den dantza saioa Hainbat ekimenek osatuko dute jaialdiaren programa.