Clubhouse, Android mugikorretara iristear

Clubhouse, Android mugikorretara iristear Dagoeneko erabili daiteke Houseclub app ez ofizialari esker; ofiziala pare bat hilabetetan jarriko dute martxan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/clubhouse-android-mugikorretara-iristear/@@download/image/1614909262_338785_1614909335_noticia_normal_recorte1.jpg
2021/03/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Dagoeneko erabili daiteke Houseclub app ez ofizialari esker; ofiziala pare bat hilabetetan jarriko dute martxan.
Clubhouse, Android mugikorretara iristear

Aurtengo app izarra izango da Clubhouse; urte hasieran azaldu genuen moduan, ahotsa da app berri eta esklusibo honen komunikazio tresna; oraingoz soilik iOSen erabili daiteke, gonbidapenarekin. Dena den, laster egongo da ofizialki eskuragarri Androdi mugikorrentzat; app-aren sortzaileen esanetan, pare bat hilabetetan eskuragarri izango da Goggle Play plataforman.

Paul Davison Clubhouse-ren sortzaileak azaldu duenez, Android mugikorretara salto egin nahi dute baina pixkanaka, app-aren esperientzia kontrolatzeko. Erritmo mantso hori arriskutsua izan daiteke sare sozialarentzat, izan ere, bitartean Telegram eta Twitterrek martxan jarri dituztelako ahots bidezko aretoak, Twitter Spaces kasu.

Dirudienez, Clubhouse sarea hainbat zailtasunekin topatu da, garrantzitsuena hizkuntza; hain zuzen, geroz eta hizkuntza ezberdin gehiago batu, orduan eta zailagoa gertatzen da aplikazioan lagun eta ezagunak topatzea. 

Dena den, zailtasun horiek konpondu bitartean, Davisonek adierazi du aurki kenduko dutela gonbidapen bidezko sistema, eta handik aurrera sarean sartzea guztiz librea izango da. Android mugikorren erabiltzaileek apur bat itxaron beharko dute, baina bitartean Houseclub aplikazio ez ofizialarekin praktikatu dezakete; ez du ahots aretorik sortzeko aukerarik ematen, baina sortutako aretoetan kuxkuxean aritzea posible da.

 

Honaino iritsi zarenez... zure interesekoa izan daiteke?

CLUBHOUSE, IRAULTZA EGITERA DOAN SARE SOZIAL BERRIA