Christina Koch, bidaia espazial luzeenaren errekorra

Christina Koch eta Jessica Meir astronautak Soyuz MS-13-ean bueltatu dira Lurrera. Koch-ek espazioan 328 egun igaro ditu, orain arte emakume batek egindako bidaia espazial luzeenaren errekorra eginez. Soilik emakume astronautek osatutako lehen bidaia espaziala egin berri dute biek, espazioak emakumeen gorpuei nola eragiten dien ikertzeko; hala, urrian soilik emakumeek egindako lehen ibilaldi espaziala burutu zuten.
NASAren programaren barruan, Koch-ek 5.248 orbita egin dizkio Lurrari Nazioarteko Espazio Estazioan. Orain arte, soilik 6 gizonek egin dituzte Kochek baino bidaia luzeagoak. Egun, NASAk 48 astronauta aktibo ditu, horietatik 16 emakumeak.