Ilargia zapalduko duen lehen emakumea

Ilargia zapalduko duen lehen emakumea NASAK lau hautagai aukeratu ditu 2024 urtean martxan jarriko duten 'Artemisa' misioan parte hartzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ilargia-zapalduko-duen-lehen-emakumea/@@download/image/mxrh44lzbuw01.jpg
2019/06/24
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

NASAK lau hautagai aukeratu ditu 2024 urtean martxan jarriko duten 'Artemisa' misioan parte hartzeko.
Ilargia zapalduko duen lehen emakumea

Hasi da atzera kontua; bost urte barru, ilargia zapalduko du emakume batek lehen aldiz. NASAk martxan jarri du Artemisa misioa, jainkosa grekoaren omenez. 2024 urtean espazioratuko da misioa, eta bertan parte hartuko du ilargia lehen aldiz zapalduko duen emakumea. Hain zuzen, mende erdia igaro berri da 1969an Apolo 11 misioa ilargira iritsi eta Neil Amstrong-ek satelitea zapaldu zuenetik; orain, emakume astronauten txanda iritsi da.

Oraingoz, lau dira NASAk dituen hautagaiak, eta soilik horietako bat izango da historia egiteko hautatua. Anne McClain, ISS geltoki espazialean egiten du lan, eta pilotua da; Christina Koch ingeniaria da, eta espazioan 11 hilabetez orbitatzen igaro ondoren errekorra lortu zuen; Nicole Mann itsas biologoa da; eta Jessica Meir berriz, Afganistan eta Irakeko gerretan parte hartu zuen, F/A 18 ehiza-hegazkin bonbaketariak pilotatzen. Ez dira hautagai bakarrak, baina bai NASAk bereziki prestatutakoak.