"Burnout" sindromea 2022an gaixotasun ofiziala izango da

"Burnout" sindromea 2022an gaixotasun ofiziala izango da Urtarrilaren 1etik aurrera laneko gainkargak dakarren estresa, hau da "burnout" sindromea, Osasunaren Mundu Erakundeak gaixotasun ofizialen zerrendan sartuko du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/burnout-sindromea-2022an-gaixotasun-ofiziala-izango-da/@@download/image/burnout.png
2021/12/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Urtarrilaren 1etik aurrera laneko gainkargak dakarren estresa, hau da "burnout" sindromea, Osasunaren Mundu Erakundeak gaixotasun ofizialen zerrendan sartuko du.
"Burnout" sindromea 2022an gaixotasun ofiziala izango da

Burnout sindromea 80. hamarkadan azaldu bazen ere, egungo pandemiak ugaritu egin du. Hori dela eta, OMEk 2022tik aurrera modu ofizialean aitortuko du gaixotasuna. Modu eraginkorrean kudeatu ez den lan estres kronikoaren sindromea bezala definitzen da. Gaixotasun honek bere hastapenak 80. hamarkadan izan zituen, gaixoak artatzen osasun lagileek euren energia gehienak xahutu behar izan zituztenean. 

Euren lan errituak oso intentsuak ziren eta pertsonak benetan nekatuak sentitzen hasi ziren. Sindrome hau lan mota ezberdinetara zabaltzen hasi zen ordutik eta egun, pandemia dela eta, eraldaketa geroz eta larriagoak ditu, lanak intentsitatez igotzen doazen heinean telelanaren erruz. 

Egungo egoeran, osasun murrizketekin, eta birusaren aldaera berriekin, lan errutinak etengabe aldatuz doaz. Langile batzuk modu presentzialean lan egiteari ez diote sekula utzi, beste batzuk oraindik telelanean ari dira eta beste hainbat modelo hibridoan dabiltza lanean, batzuetan etxetik besteetan bulegotik. Baina nola eragiten dio, epe motzera, gure garunari, hartu diren aldaketa guzti hauek?

Nahiz eta guztia egonkortzen ari dela dirudien, normalitate hau ez da erabat lehengoa, osasun murrizketak bertan jarraitzen baitute eta pandemiaren testuinguruan kokatzen baitira. Honek guztiak pertsonak psikologikoki nekatzea dakar. Zer egin honen aurrean? Lehendabizi burnout sindromearen sintomak hautematen jakitea beharrezkoa da. 

Gaixotasun honen zenbait alderdi oharkabean igaro litezke; jendeak normalizatu egiten ditu lan sistemaren eskari askoko garaiei egozten dietelako. Arazoaren funtsa argia da: neke etengabeko eta progresiboa. Honek, lanarekiko urruntze ziniko bat dakar, langileak lanean horrenbesteko esfortzua egin du, jada ez zaiola emaitza ere axola.  Arazoari ez bazaio adarretatik garaiz heltzen, litekeena da erreta dagoen pertsona bere ardurak alboratzen hastea. Lanetik ihes egiten du eta lanera joaten bada ez dago lanean.  

Honek ba al du irtenbiderik? Noski, baina horretarako ezinbestekoa da arazoa komunikatzea eta ez norbere burua isolatzea. Adituek diote beharrezkoa dela estres maila altua sentitzen dugunean horretaz jabetzea eta horrela sentitzen garenetan berau besteei jakinaraztea.