Boga!

Boga! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/boga/@@download/image/2010725404regata-traineras-web.jpg
2012/12/13
berria
Arraun liga nagusia, San Miguel Liga, asteburuan hasiko da. Larunbat arratsaldean Bilbon eginen dute arraun Ligako hamabi traineruek eta igande goizean, Donostian. Emakumezkoen Euskotren Liga datorren asteburuan hasiko da.



Gipuzkoako sei talde ariko dira San Miguel Ligan: Orio, San Pedro,Hondarribia, Pasai Donibane, Zarautz eta Zumaia. Kantabriako hiruordezkari izango dira: Castro, Pedreña eta Astillero. Bizkaiko Kaikueta Urdaibai eta Galiziako Tiran ere lehiatuko dira. Guztira, 21estropada izango dituzte iraila bitartean.
Euskotren Liga, berriz, zortzi estropada izango ditu eta lau taldek partehartuko dute: Gipuzkoak, Bizkaiak, Kantabriak eta Galiziak.