[Bitxikeriak] Zer gertatuko litzateke zulo beltz batean eroriko bazina?
![[Bitxikeriak] Zer gertatuko litzateke zulo beltz batean eroriko bazina? [Bitxikeriak] Zer gertatuko litzateke zulo beltz batean eroriko bazina?](https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bitxikeriak-zer-gertatuko-litzateke-zulo-beltz-batean-eroriko-bazina/@@images/ba07ac5d-56e3-456a-bfc0-20764996b468.png)
Zulo beltz bat ez da benetan zulo bat, ez dago ezereza bere barruan, baizik eta unibertsoko beste edozein objektuk baino materia kantitate gehiago du, espazio murritzenean. Ezaugarri horren zehatz hori dela eta, sekulako grabitate indarra dute zulo beltzek.
Hain da indartsua grabitate hau, argiak berak ere ezin duela ihes egin. Izar argitsu bat zulo beltzaren ondoan baldin badago, berau argitu beharrean, beste objektuekin egingo lukeen bezala, zulo beltzek izarra irentsiko lukete gehiegi hurbildu ez gero.
Zer gertatuko litzateke norbait zulo beltzean eroriko balitz?
Lehenik, dakiguna azpimarratu beharra dago, ez da sekula inor zulo beltz batean erori eta ez dirudi hori gertatzeko aukera askorik dagoenik ere, zulo beltz hauek oso urruti baitaude gure eguzki sistematik. Alabaina, fenomeno hau aztertzen duten zinentzialariek behatu dute zulo beltzak gai direla izarrak suntsitzeko, energia kantitate handia askatzen duen prozesu bati hasiera emanez.
Zulo beltzen inguruko guztia Albert Einsteinen erlatibotasunaren teoria orokorrean oinarrituta aztertzen da. Honela, ondorioztatu dute, norbait zulo beltzean eroriko balitz, bertan dagoen grabitateak pertsona modu horizontalean konprimituko lukeela eta modu bertikalean luzatu, fideo baten moduan.
Zer gertatzen da bere barruan?
Bere barnean gertatzen dena azaltzea ez da erraza, bertan ez baitago inongo argirik, X izpiek ere ezin dute beragandik ihes egin. Honela, zulo beltzak aztertzen dituzten NASAko teleskopioek hauen ondo ondoan dagoen materiala aztertzen dute.
Materia hauetakoren bat hurbiltzen hasten bada, milioika gradutan berotzen hasten da, X izpietan distira eginez. Gainera, grabitate izugarriak espazioa distortsionatzen du eta honek behatzea ezinezkoa den erakarpen grabitazionala ahalbidetzen du, inguruan dauden objektuen erreakzioak behatuz aztertzen dena.