Bilbao BBK Live eta Azkena Rock musika jaialdiak datorren urtera atzeratu dituzte

Bilbao BBK Live eta Azkena Rock musika jaialdiak datorren urtera atzeratu dituzte Bilboko musika jaialdi ezagunaren hamabosgarren edizioa uztailaren 8tik 10era zen egitekoa, Gasteizekoa berriz ekainaren 17rako zegoen iragarrita. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilbao-bbk-live-musika-jaialdia-datorren-urtera-atzeratu-dute/@@download/image/festival-bilbao-bbk-live-ediciones-anteriores.jpg
2021/05/18

Maitane Legarreta Etxezarreta

@mailegetx

Bilboko musika jaialdi ezagunaren hamabosgarren edizioa uztailaren 8tik 10era zen egitekoa, Gasteizekoa berriz ekainaren 17rako zegoen iragarrita.
Bilbao BBK Live eta Azkena Rock musika jaialdiak datorren urtera atzeratu dituzte

Pandemiak ekitaldi ugari baldintzatu ditu eta aurten ere ez da Bilbao BBK Live musika jaialdirik izango, ez eta Azkena Rock jaialdirik ere. Bilboko jaialdi ezagunaren hamabosgarren edizioa uztailaren 8tik 10era egitekoak ziren, baina azkenean datorren urtera atzeratzea erabaki dute. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete jarraitzaileei, <<euren pazientzia eta erresilientziagatik>>. Beranduxeago, Azkena Rock jaialdi mitikoak ere iragarki berdina egin du, datorren urtera atzeratuz aurten ospatzekoa zen jaialdia. 

Bilbao BBK Live jaialdiak aurtengo ekitaldia hasteko zen egunean, uztailaren 8an, informazio garrantzitsua partekatuko dutela aurreratu dute. Izan ere, datorren urteko jaialdian joko duten talde eta bakarlari ezagunenen berri emango dute. Horretaz gain, sarreren diru-itzultzearen inguruko xehetasunak ere jakinaraziko dituzte. 

Ekitaldia bertan behera utzi aurretik, hainbat musikariren parte-hartzea iragarria zuten, tartean, The Killers, Bad Bunny, Pet Shop Boys, El columpio asesino, Xabi Bandini eta Amorante.  

Azkena Rock Festival jaialdiak ere halaxe egingo du ekainaren 17an. Egun horretan zen ospatzekoa aurtengoa eta egun hori profitatuko du 2022ko kartela iragartzeko.  

Egun berean, sarrerak itzultzeko epea irekiko dute, nahiz eta orain arte erositako sarrerek 2022rako ere balioko duten. Iggy Pop, Patty Smith eta The Offspring zeuden iragarpenen artean.