Bikinian 3 gradura, jokalariak animatzeko

Bikinian 3 gradura, jokalariak animatzeko Polemika sortu du animatzaileen janzkerak asteburu honetan AEBetan jokatu den Super Bowlen; zer iruditzen zaizue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bikinian-3-gradutara-jokalariak-animatzeko/@@download/image/15177922764578.jpg
2018/02/05
berria
Polemika sortu du animatzaileen janzkerak asteburu honetan AEBetan jokatu den Super Bowlen; zer iruditzen zaizue?
Bikinian 3 gradura, jokalariak animatzeko

Justifikatuta ote dago jokalariak animatzeko bikinian ateratzea, kalean 3 gradu egiten dituenean? Hala azaldu ziren animatzaileak asteburu honetan AEBetan ospatu den Super Bowl partidan. Eagels eta Patriots taldeen arteko jokoaren atsedenaldian, herrialdean ohikoak diren dantzari eta akrobatek emanaldia eskaini zieten bertaratutakoei, eta egiten zuen hotza kontutan hartu gabe, neskak azpiko arropan atera ziren.

 

Nork erabakitzen du neska horien arropa nolakoa izan behar duen? Zentzurik badu ia zero graduan horrela janzteak? Eta bestela? Gaiak polemika handia sortu du sare sozialetan. Hain zuzen, asko dira animatzaile horien rola ezbaian jartzen dutenak; 2018an oraindik beharrezkoak ote dira animatzaileak? Zein da beren benetako helburua? Animatzea, baina nor eta nola?

 

Horrekin lotuta, aurreko astean 1 Formulako antolatzaileek parriletatik kendu zituzten azafatak lehenbizikoz. Ez zenuela albistea irakurri? Egin klik hemen!