1 Formulako neskak irteera-parrilatik kenduko dituzte

1 Formulako neskak irteera-parrilatik kenduko dituzte Sariak ematen dituztenak oraindik ere mantenduko dituzte beren postuetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/1-formulako-neskak-irteera-parrilatik-kenduko-dituzte/@@download/image/14906524112282.jpg
2018/02/01
berria
Sariak ematen dituztenak oraindik ere mantenduko dituzte beren postuetan

Gaiak aspalditik eragin du polemika; hainbat kirol probetan, neska ilarak ikusi izan ditugu, azafata postuan; aterkia eskuan, kirolariei itzala ematea zuten lanbide. Hori, eta soinean zeramaten arropako markak ikusgarri bihurtzea.

 

Hain zuzen, aurtengo denboraldirako 1 Formulak erabaki du irteera-parrilatik kentzea figura horiek; aldiz, saridunei lore sorta eta muxua ematen dieten azafatak mantenduko dituzte. Antolatzaileen esanetan, "garai berriei" egokitzeko keinua da hau.

 

Euskal Herrian ere, iazko apirilean hartu zuten Itzulian azafatarik ez izateko erabakia. Emakumea objektu bezala erakusten duen lanbide honek, geroz eta babes publiko gutxiago du, baina badira oraindik ere mantentzen dituztenak. Eta zuei, zer iruditzen zaizue?

 

Leticia Dolera: "Eskerrik asko emakumeei azafatak izateko gai garela erakusteagatik"

 

Polemikarekin jarraituz, Leticia Dolera aktore eta zuzendariak diskurtso gogorra eman zuen Feroz sarietan gaiaren inguruan; bertan, eskerrak eman zizkien antolatzaileei, emakumeak sariak emateko "gai" zirelako, eta etorkizunean, gizonen modura sariak jasotzeko rolean ere egon daitezkeela salatu zuen.