Betirako desagertu behar duten zortzi mito transfobiko

Betirako desagertu behar duten zortzi mito transfobiko LGTBI+ komunitatearen barruan, litekeena da, trans komunitatea izatea zaurgarriena. Honek ez du esan nahi komunitateak bere osotasunean ez duenik egunero-egunero oinarrikoz eskubideen alde borrokatzen, baina faktore ezberdinak kontutan hartuta, trans komunitatea da ahulena gure gizarte honetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/betirako-desagertu-behar-duten-zortzi-mito-transfobiko/@@download/image/MAIN-Ezra-Furman-by-Tonje-Thilesen-15-scaled.jpg
2024/05/21
LGTBI+ komunitatearen barruan, litekeena da, trans komunitatea izatea zaurgarriena. Honek ez du esan nahi komunitateak bere osotasunean ez duenik egunero-egunero oinarrikoz eskubideen alde borrokatzen, baina faktore ezberdinak kontutan hartuta, trans komunitatea da ahulena gure gizarte honetan.
Betirako desagertu behar duten zortzi mito transfobiko

Jendeak argi du, homosexuala sexu berekoenganako erakarpena sentitzen duen pertsona dela, aldiz, transexualitatea zerbait konplexuagoa da ulertzeko, bere sexu biologikoarekin identifikatzen ez den pertsona da. Pertsona hauen eskubideen alde azken urteetan aurrerapen asko eman badira ere, oraindik ezjakintasun handia dago, eta ezjakintasun horretaz baliatzen da transfobia. Hona hemen desagertu behar luketen zortzi mito transfobiko:

1. Trans pertsonak burutik gaixo daude.
Adituek onartzen dute genero disforia mediku kondizioa dela, baina ez buruko nahaste bat. Gainera disforia graduak aldakorrak dira, eta horrek esan nahi du herstura psikologikoa ere aldatu egiten dela. Alabaina, genero disforiak osasun arazo larriak eragin ditzake, hala nola, depresioa, antsietatea, suizidio pentsamenduak… tratamendua argia eta sinplea da: transgenero bezala bizitzea. Horretarako, jaiotzatiko bere sexu biologikoarekin identifikatzen ez diren pertsonentzat aukera ezberdinak eskura jarri behar dira euren bizitza hobetzeko: laguntza psikologikoa ezarri, nahi badute terapia hormonalera eta ebakuntzara bidea erraztu…

2. Sexu orientazioa genero identitateari lotuta dago
Berdintasun eskubideen aldeko borrokek eta ikusgarritasunaren aldeko ahaleginek gayak, lesbianak, bisexualak, transgeneroak eta generoa ezbaian jartzen duten pertsonak bildu ditu azken hamarkadetan. Horrek ez du esan nahi, ordea, identitate hauen oinarriak berberak direnik. Hain da horrela, orientazio sexuala eta genero identitatea oso kontzeptu ezberdinak direla. Orientazio sexualaz hitz egiten dugunean sexualki zeinenganako erakarpena sentitzen dugun adierazten dugu, aldiz, genero identitateaz mintzatzea zein generorekin sentitzen garen eroso komunikatzen dugu edo ez garela pertsona binarioa. Adibidez trans gizonezko batek gizonezkoenganako erakarpen sexuala sentitu lezake.

3. Trans pertsonak nahastuta daude eta besteak nahasten dituzte
Trans pertsonei buruzko mitorik zabalduena da eta uste hau da bazterkeriarik gehienak sustatzen duena. Mito honek dioenez, pertsona hauek euren burua nahasten dute edo engainatuak izan dira jaiotako generoarekin identifikatu ez daitezen. Kontua bat da biologikoki ditugun organu sexualak eta bestea generoak. Trans pertsonei, euren genitalengatik genero bat edo beste esleitzen zaie ez dutenak euren benetako identitatearekin kointziditzen, ez da eurak nahastuta daudela, egotekotan eraiki ditugun genero konstruktuak dira nahasgarriak. 

4. Trans guztiek mediku trantsizioa egiten dute
Pertsonaren arabera trantsiziorako desira eta gaitasuna aldatu egiten dira. Batzuk terapia hormonala eta ebakuntza bilatzen dituzte euren generoa berresteko, beste batzuk ordea ez dute zerbitzu hauetara horren sarbide erraza arrazoi ezberdinegatik. Badira ebakuntzak interesik ez dutenak ere. Disforia generoa duen norbaiti, mediku tratamendua, laguntzeko helburuz eskaintzen zaio, baina ondoren pertsona bera izango da bide hori hartu edo ez erabakiko duena. 2011n egin zen Transgenero bazterkeriari buruzko galdetegi baten arabera euren generoarekin identifikatzen ez ziren transfen %61ak burutu zuen trantsizio medikua eta %33ak baieztatu zuen ebakuntza ere egin zutela. Emakume transen %14ak eta gizonezko transen %72ak esan zutenez, ez dute inolako ebakuntzarik nahi.

5. Trantsizioa kirurgiaren baitan dago.
Generoa berresteko ebakuntza aukeratzen dutenentzat prozesua luzea izaten da, eta aukerazkoa da. Askok gainera, prozedura hauek egin ahal izateko, psikiatra baten ziurtagiria aurkeztu behar izaten duten.

6. Trans pertsonei identifikatuak sentitzen diren generoko bainugela eta aldagelak erabiltzen uztea arriskutsua da
Transgenero pertsonek oro har, nahiago dute identifikatuak sentitzen diren generoko aldagela edo bainugelak erabili. Kontserbadore kritikoen arrazoiketaren arabera, ordea, honek voyeurismo sexuala eta erasoak sustatu litzake, baieztapen hau egiteko funts seriorik ez badago ere. Argumentu hau erabiltzen da nagusiki trans pertsonen aurka.

7. Haurrek adin nahikoa dute euren genero identitatea ezagutzeko
Haur batzuk nahiko goiz identifikatzen dira ezarri zitzaien generoaren aurkakoarekin, beste batzuk ordea, genero arauetan guztiz egokitu ez arren, ez dira nahi eta naiez transgenero bezala identifikatzen. Beraz, izugarri garrantzitsua da babesa eskaintzea eta haurrarekin malguak izatea, ez ditzan etorkizunean depresioa bezalako arazoak pairatu. Trans kolektiboan oso ohikoak baitira suizidioak, zoritxarrez.

8. Dragak transak dira
Ohikoa izaten dira drag-ak LGTBI+ komunitatearen zati moduan azaltzean, baina trans pertsonak eta dragak ez dute zertan harremanik eduki. Adibidez, transgenero emakumeak ez dira drag queenak Normalean, drag queenak gizonezkoak izan ohi dira, gehienetan emakumezko janztea gustatzen zaien gayak. Trans emakumeak berriz, emakumeak dira, besterik gabe. Trans izatea ez da arropa ezberdinarekin janztea, bizitza osoan zehar aldatzen ez den identitatea da.