Beste mundu bat, beste besta bat

Uztaileko lehen asteburuan, Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 10. edizioa egingo da Zuberoako Idauze-Mendin. Egitarau erakargarria prestatu dute EHZkoek, musika, animazioa, eta mundu zuzenago baten aldeko borroka uztartuz. Udako ibilbidean, hauxe duzue hitzordu erakargarrienetako bat.
Euskal Herria Zuzenean festibala duela hamar urte sortu zen. Zortzi urtez, Piztu elkarteak eta Irulegi Irratiak elkarrekin antolatu zuten jaialdia, Nafarroa Behereko Arrosa herrian. 400 biztanle inguruko herri koxkorra da Arrosa: uztaileko beroak eta EHZ jaialdiaren lehen oihartzunak iristearekin batera, urtero goitik behera aldatu ohi zen herriaren bizimodua.
Iaz, EHZko antolatzaileek, arazo handiak izan zituzten Arrosa utzi eta festibala beste nonbait antolatzeko. Azken unean, zapuztu egin zen jaialdia Hazparnen egiteko aukera, eta korrika eta presaka, Zuberoako Idauze-Mendin antolatu behar izan zen guztia. "iaz, guk uste baino zailagoa izan zen leku baten aurkitzera festibalararentzat. Urtero jaialdia ongi pasatzen zenez eta jende anitz hurbiltzen zenez... uste genuen leku apropos bat aski fite atxemanen genuela. Azkenean ez zen arras hala pasatu, barnekaldeko herri guztiek ezezkoa eman zigutelako", dio Patxi Thikoipe gazteak, Euskal Herria Zuzenean Jaialdiaren Administrazio Kontseiluko kideak.
Azkenean, festibala Zuberoako Idauze-Mendi egin zuten: "Biziki ongi joan zen, eta han segitzeko gogoa dugu. Elkarlanean jarraitzen dugu, ondoko urteetan festibalak Xiberuan segi dezan", diosku Patxik.
Eredugarria
Euskal Herria Zuzenean jaialdia guztiz eredugarria da. Batetik, egitarau aberatsa antolatzen dute urtero. Bestetik, jaialdiaren antolakuntza biziki ona da. Baina hori guztia gutxi balitz, azpimarratzekoa da, jaialdiak emandako diru-irabaziak elkarte eta proiektu jakinetarako bideratu direla behin baino gehiagotan: "Baionako Beñat Etxepare Lizeoa, Arrosa irrati ekoizpen zentroa, Aldudarrak lekuko telebista, Nafarroa Garaiko Lodosako ikastola, presoen eskubideen defentsan diharduen Askatasuna... etekinak izan direnean, Euskal Herriaren alde lanean ari diren erakundeengana bideratu dira", diosku Patxi Thikoipek.
Egia esan, nazioartean jaialdi gutxi egongo dira EHZren espiritu horrekin, eta Euskal Herrian bakarrak dira: bakarrak eta eredugarriak.
"Euskal kultura eta nortasuna ezagutaraztea da Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren helburu nagusia" -adierazi digu Patxi Thikoipek-, "baina horrekin batera, munduko beste kultura batzuk ezagutarazi nahi ditugu. Elkarren arteko elkartasun baten sortzea saiatzen gara".
Hamar urteotako esperientzia aberasgarriaren barruan, nabarmentzekoa da, Ipar Euskal Herria barnekaldeko eta kostaldeko gazteak elkarlanean aritzen direla festibalean. Ez da gutxi, hori ere.
Bolondresei deia
"Beste mundu bat posible bada, beste besta bat posible da", Thomas Erguyren hitz horiek arras ongi definitzen dute jaialdiaren izaera. Adibidez, aurten bio-herrixka bat antolatuko dute energia berriztagarriei eta birziklatzeari buruzko informazioa emateko. Horrez gain, hiesari eta drogei buruzko informazioa emango dute, urtero bezala: "Entseatzen gara publikoari erakustea beste mundu baten alde egin dezakegula, mundu alternatibo baten alde. Funtsean, alternatiba berri bat sortzen dugu EHZrekin", dio Patxik.
Urtero, 1.000 inguru bolondres hurbiltzen dira jaialdira. Pertsona horien laguntza ezinbestekoa da jaialdiaren biziraupenerako. Kontuan izan behar da, EHZ jaialdi erraldoia dela 30.000 bat lagun erakartzen ditu, eta urte guztia jaialdia prestatzen ematen duten 50 lagunek ezin dutela lan guztia bere gain hartu.
"Motibatuak diren pertsona guztiak laguntzaile izaten ahal dira EHZn! Erreportaje hau irakurtzen dutenek, gogoa badute gurekin une goxo batzuen pasatzeko, gurekin harremanetan sar daitezke. Bolondresak ezinbestekoak dira horrelako antolakuntza batean. Nahiz eta gehienak Ipar Euskal Herrikoak izan, Bordelekoak ere badira... Eta gero eta gehiago dira Hego Euskal Herritik datozenak", adierazi digu Patxi Thikoipek.
Deia Hego Euskal Herriko gazteei
Inork gutxik jartzen du zalantzan EHZ Euskal Herrian antolatutako jaialdi erraldoi hoberena denik. Azken urteotan, udan partean, Azkena Rock izeneko hiru eguneko jaialdi erraldoia antolatu da Gasteizen, baina jaialdi horrek ez du EHZren maila lortu. Horrez gain, espiritu eta izaeran, zerikusi gutxi dute bi jaialdiek.
Hala ere, gurean antolatutako jaialdi erraldoi ederrena izanagatik, Hego Euskal Herriko gazte gutxi joan ohi dira EHZra: "Iaz, Hego Euskal Herriko bizpairu talde aritu ziren laguntzaile gisa. Baina, egia da Hego Euskal Herritik jende gutti hurbiltzen dela: behar bada, Hegoaldeko gazteak ez dira konturatzen zer den festibal hau. Hala ere, pentsatzen dut, emeki-emeki, hurbilduko direla. Hegoaldeko gazteak Xiberurat. Joan den urtean hor zirenek hiru egun biziki on pasatu zituzten, eta berriz etorriko zirela segurtatu zuten", gogorarazi digu Patxi Thikoipek.
Hitzordua beraz, jarria dago: uztaileko lehen astebukaeran, Zuberoako Idauze-Mendin. Urte askotarako EHZ!