Bertsoa poesia ez al da ba?

Bertsoa poesia ez al da ba? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bertsoa-poesia-ez-al-da-ba/@@download/image/20119203143bertsolari-1.jpg
2012/12/13
berria
Aitor Abaroa
Bertsoa poesia ez al da ba?
Azken urteetan euskarazko zinema inoiz baino emankorrago ari denhonetan, gure filmez hitz egiterakoan erreparo askotxo ditugula esanizan da. Nolabait esateko, normalean zuzendari gazteen hasierako lanakizaki, kritika gogorrak egitea egokiena ez dela edo. Uste duthorretatik egon dela apur bat, nik neuk ere ikusi dut neure buruaegoera horren aurrean, eta tentu gehixeagoz ibili izan naiz. Zorionez,oraingo honetan lasaitasun osoz idazteko moduan nago.

Bertsolari dokumental oso ona da. Egaña, Lujanbio edo Sarasua bertsolariak, Joseba Zulaika antropologoa edota John Miles Foley ahozko transmisioan aditua tartekatuz, bertsolaritzaren argazki koloretsua egiten du, informazioa eta esperientzia pertsonala uztartuz. Hala ere, niri filmaren beste bi aspektu iruditu zaizkit interesgarriagoak.

Alde batetik, elkarrizketen tartean Altunak osatu dituen metafora bisualak. Trailerrak aurreratutakoa guztiz konfirmatzen du filmak eta irudi ezin ederragoak baliatuz elkarrizketetan ateratzen doazen ideiak ikus daitezkeen poema bihurtzen ditu. Bi aipatzekotan, Oteitzaren hitzak oinarri hartuta itsasoan galtzen diren hitzena eta batez ere, San Frantziskoko kaletarren kontra oinez doazen Egaña eta Lujanbioren irudiak azpimarratuko nituzke.

Bestetik, ezin eraginkorragoa iruditu zait montajearen bidez Altunak filmari eman dion kutsu dramatikoa. Hala nola, 2009ko Txapelketa Nagusiko irudiek pisu handia dute eta filmean Egaña eta Lujanbioren "aurrez aurrekoa" zuzendariak nola lantzen duen oso interesgarri deritzot, elkarrizketez gain fikzioa izan zitekeen istorioa ere tartekatzen baitu. Hala, montatzailearen (Altuna bera) meritua da "fikzio" horren klimaxa horren eraginkorra izatea.

Egia da Txapelketa Nagusiko finalean egon zen orori oiloipurdia jartzen zaiola filma ikusita eta euskaltzale orori gutxieneko begirunea eragingo diola filmak, baina horretaz gain, filma meritu propioz da ederra. Hala ere, dena ona ezin izan eta nire gusturako, bertsolarien jardunari buruzko azalpenak, berstoak sortzeko mekanismoei buruzkoa errepikakorrak eta aspergarri samarrak egin zaizkit, eta uste dut, sentsazio hori bertsolaritza ezagutzen duen ikusle orok izan dezakeela. Hala ere, mundu hau ezagutzen ez dutenei begira behar-beharrezkoak direla esango nuke, eta horretarako balio badu, bejondeiola!


'Bertsolari'


Zuz: Asier Altuna

Akt: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua, Amets Arzallus, Miren Amuriza