Berrinfekzioak Belgikan eta Herbehereetan

Aste honetan jakin dugu Hong Kongen agertu dela Covid-19arekin bigarrenez kutsatutako lehen kasu dokumentatua. Orain arte ez ohiko kasu bat dela pentsatu dute ikerlariek, baina aste honetan bertan, antzeko kasuak detektatu dituzte Belgikan eta Herbehereetan.
Belgikan erregistratutako kasua emakume bat da; lehen aldiz infektatu ondoren, hiru hilabetera berriro kutsatu da. Herbehereetako kasua aldiz adineko pertsona bat da. Dena den, OME Osasunaren Mundu Erakundearen iritziz kasu hauek "anekdotikoak" dira, eta ez dute immunitatearen teoria baliogabetzeko nahikoa daturik.
Hain zuzen, gorputz guztiek ez dute immunitate klase bera garatzen, eta bigarren aldiz gaixotuta ere, bigarren aldi hori askoz leunagoa izan ohi da beste gaitzekin.