Covid-19-arekin berriro gaixotatutako lehen kasu dokumentatua Hong Kong-en

Covid-19-arekin berriro gaixotatutako lehen kasu dokumentatua Hong Kong-en Gaixotatuakoa 33 urteko gizona da, lehenik apirilean gaixotu zen eta bigarrenez abuztuan, oraingoan, sintomarik gabe. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/covid-19-arekin-berriro-gaixotatutako-lehen-kasu-dokumentatua-hong-kong-en/@@download/image/77771.jpeg
2020/08/25
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Gaixotatuakoa 33 urteko gizona da, lehenik apirilean gaixotu zen eta bigarrenez abuztuan, oraingoan, sintomarik gabe.
Covid-19-arekin berriro gaixotatutako lehen kasu dokumentatua Hong Kong-en

Ikerlariek datu kezkagarriak atera dituzte Hong-Kongeko kasu honetatik; antza denez, birusaren zepa genetikoen sekuentziek ez dute zer ikusirik apirilean gertatutako lehen kutsatzean eta orain abuztuan emandako bigarrenean. Zeharo ezberdinak dira, eta horrek ondorio argi batera eraman ditu; dirudienez, Covid-19az behin eta berriro kutsatu gaitezke, gripearekin bezala.

Hong-Kongeko 33 urteko gizon honen kasua da dokumentatu den lehena, eta frogatzen duenez, Covid-19a bereganatu izana ez gaitu betirako immunizatzen. Gainera, ikerketek diote hilabeteak igaro ahala, gaixotasunari aurre egiteko sortutako antigorputzak ahuldu egiten direla. Beraz, koronabirusa igaro dutenak ere daude berriro gaixotzeko arriskua badute.

Dokumentatutako kasu honetan, bigarren kutsatzea asintomatikoa izan da, baina kezkatzen duena birusaren zepa genetikoen sekuentzia erabat ezberdina dela da; horrek esan nahi du, SARS-CoV-2 mutatzeko gai dela, eta immunitateak (edo talde immunitateak) ez duela askorako balio.