“BERE BEGIEI” **

“BERE BEGIEI” ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bere-begiei/@@download/image/84p64nabil.jpg
2008/04/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Nabil
84.zenbakia
Lekeitiotik datoz, eta autoekoitzitako hau euren lehen diskoa da. Unai Egia gitarrajole eta abeslaria da taldearen bizkarrezurra, eta bere curriculuma ikusita (Ekon, Txapelpunk, Mitosia) begibistakoa da eskarmentua hor dagoela; eskarmentua konposizioetan, eskarmentua grabazioan. Pop-rock kutsuko bederatzi abesti dakartza diskoak; maitasunezko kantuak denak. Ahotsean, koroetan, gitarra konponketetan, abestien egituraketan, soinuan… huts handirik ez du egiten Nabilek. Hala ere, irudipena geratzen zaio bati, taldeak askoz gehiago emateko potentzialitatea duela. Hori da kontua, lanean jarraitu eta bide propioa topatzea.