Bederatzi ikuskizun izango dira, otsailetik maiatzera, Gasteizko Auzo Eszenan

Bederatzi ikuskizun izango dira, otsailetik maiatzera, Gasteizko Auzo Eszenan Lehena otsailaren 18an izango da, Scout eta Britteren umorezko antzezlana. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bederatzi-ikuskizun-izango-dira-otsailetik-maiatzera-gasteizko-auzo-eszenan/@@download/image/gasteiz auzo eszena.png
2024/02/07
Lehena otsailaren 18an izango da, Scout eta Britteren umorezko antzezlana.
Bederatzi ikuskizun izango dira, otsailetik maiatzera, Gasteizko Auzo Eszenan

Gasteizko Udalak Auzo Eszenaren XIII. edizioa antolatu du, "arte eszeniko ez-profesionalak agertokietara eraman eta Gasteizko amateur talde eta artistak babesteko asmoz. Ikuskizunak otsailaren 18tik 26ra bitarte izango dira, igandetan, gizarte-etxeetako ekitaldi aretoetan. Askotariko emanaldiak izango dira: umorea, antzerkia,magia, dantza, bakarrizketak eta bertsoak, besteak beste.

Iazko urrian egindako deialdira aurkeztutako lanak izango dira ikusgai, bederatzi oraingo denboraldian, eta gainerako bederatziak urritik abendura. 

Otsailaren 18an izango da lehena, Scout eta Britte taldearen Metiéndonos en fregaos umorezko antzezlana, Aldabe gizarte-etxean. Scott eta Britte ezkutuan iritsi dira hirira trapu zikinak astintzera. Beren zoritxarren berri eman, eta izan diren tokietan eragin duten nahasmena kontatuko dute.

Goyo magoaren magia eta mentalismo ikuskizuna izango da otsailaren 25ean, eta martxoaren 10ean, Gurualia taldeak Aitor txapuzero lana aurkeztuko du Salburua gizarte-etxean. Aitor superheroi bat da, edo hori uste du berak. Denbora librea duenean amonatxoei laguntzen die, eta mundua bidegabekerietatik salbatzen aritzen da. Arazo bat du, ordea: porrot egiten du, behin eta berriz, bere abizena dela eta. Arreba txikiarekin eta betiko neska-lagunarekin batera Euskal Herriko Aitorman izaten saiatuko da, bere arreba eta neska-lagunarekin batera.

Arai elkarteak Miradas cruzadas izeneko dantza inklusiboko ikuskizuna taularatuko du martxoaren 17an, Zabalgana gizarte-etxean.  Desgaitasun intelektuala duten pertsonei buruzkoa da, eta haiek dira euren historia eta egunerokoa kontatzen dutenak. Hainbat gai jorratzen dituzte: gizarte-oztopoak, aurreiritziak, etiketak, haien potentziala eta gaitasunak. Desgaitasuna duten pertsonen talde batek antzezten du, Arai Danza taldeko bi koreografo tartean direla.

Arteligio Teatro taldeak Candidatas komedia eskainiko du apirilaren 14an, eta 21ean, berriz, Kultura&Natura elkarteak musika, bertsoak eta dantza bateratuko ditu Bakardadeak garaitu zituenak ikuskizunean. Bertsolariak, ballet-dantzariak, eta beraiek sortutako kantak ikusi eta entzun daitezke, Amerikara bizimodu hobe baten bila joan eta bidean galdu ziren artzainen omenez egindakoak. 

Maiatzean hiru emanaldi egingo dituzte: 12an, Juan Monagoren El hijoputa bipolar bakarrizketa dramatikoa; 19an, Ipazapiren El higo de Filemón; maiatzaren 26an, Amaia Garrosa eta Ane Arrugaetaren Entrakonexiones. 

Emanaldi guztiak 19:00etan izango dira. Sarrerak gizarte-etxe eta kirol-instalazio guztietan, pilotalekuetan izan ezik, eros daitezke aurrez aurre eta baita Internet bidez ere emanaldia hasi baino ordubete lehenagora arte. Hiru edo bost eurokoa izango da sarreren prezioa.

Egitarauaren inguruko xehetasunak hemen kontsulta daitezke.