Baratze Parke Sarea, zure baratzea lantzeko aukera

Kutxa Ekoguneak Baratze Parke Sarea hedatu nahi du Gipuzkoako hamasei herritan. Lehenak Lezo eta Usurbil izango dira, eta dagoneko hasi dira lurren egokitzapen lanak. Hala, herritarrek beren lursail propioa landu eta bertatik barazkiak jasotzeko aukera izango dute, elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatuz.
Kutxa Ekoguneak Baratze Parke Sarea jarri du abian. Aisialdi aktiborako topaguneak izango dira, giza talde ezberdinen arteko elkaribizitza eta harremana bultzatuko duten gune berdeak.
Helburua elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzea da, eta horretarako herritarrei lursail propioak lantzeko aukera emango zaie. Gainera, 2013ko udaberrian Ekogunea parkean ere zabalduko dute.
Usurbil eta Lezo
Dagoeneko hasita daude Usurbil eta Lezoko baratzeak osatzeko lanak, eta urriaren amaierarako prest izango dira. Lehenean 57 lursail egokituko dituzte, eta bigarrenean 64; bietan eraikin txiki bat izango dute erabiltzaileek, lanabesen biltegi moduan erabiltzeko.
Lursailen esleipena zozketa bidez gauzatuko da Usurbilen. Herrian erroldatutako biztanleen artean egingo dute, eta langabetuek, jubilatuek, pentsiodunek, gazteek eta konpostatze komunitarioko arduradunek izango dute lehentasuna.
Lezon, aldiz, gaur bertan zabalduko dute izena emateko epea. Horretarako, Udaletxeko tabloian edota hemen aurki dezakezue informazio guztia, eta datuak Udaletxeko erregistroan eman beharko dituzte interesa dutenek.
Ekoguneko Baratze Parkeko xehetasunak eta lursailak eskuratzeko baldintzak ezagutzera emateko bilera antolatuko du azaroan Kutxa Ekoguneak. Halaber, abenduan zabalduko dute izena-emateko epea, eta Ekogunearen webgunearen bidez, telefonoz edota Kutxa Ekoguneko bulegoetan egin ahal izango da.
Halaber, Baratzeko Parke sareak foro propioa izango du Sarean. Ekoguneko webgunearen bidez parte hartu eta kontsultak egiteko aukera izango dute erabiltzaileek, eta baita elkar ezagutu eta gomendioak elkartrukatzekoa ere.

Ekoguneko Parkea

Foroa, Sarean