BAFFEST emakume argazkilarien lehiaketako bederatzi finalistak aukeratu dituzte

BAFFEST emakume argazkilarien lehiaketako bederatzi finalistak aukeratu dituzte Urriaren 8an aurkeztuko dira euren lanak eta orduan jakinaraziko da irabazlearen izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baffest-emakume-argazkilarien-lehiaketako-bederatzi-finalistak-aukeratu-dituzte/@@download/image/finalistas-03-int.jpg
2022/05/25

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Urriaren 8an aurkeztuko dira euren lanak eta orduan jakinaraziko da irabazlearen izena.
BAFFEST emakume argazkilarien lehiaketako bederatzi finalistak aukeratu dituzte

Susana Mar, Carmen Dalmau eta Itziar Bastarrikak osaturiko epaimahaiak BAFFEST Argazki Egunean, urriaren 8an, aurkeztuko diren bederatzi lanak hautatu ditu. Hauek dira bederatzi finalistak: Devilvery, Meritxell Ahicart,(Castelló); Matriz Cero, Ainhoa Valle (Oviedo, Bartzelonan bizi da); Esquejes, Georgina Rodriguez Ayala (Mexiko, Bilbon bizi da); La casa de las delicias, Deebo Barreiro (Vigo, Madrilen bizi da); El recinto circular, Laura San Segundo (Alcala de Henares, Madril); Nubes, Pájaros, Flores, Raquel Bravo (Madril); Todo el rato pasan cosas, María Hernández Laplaza (Tutera, Bilbon bizi da); Apegos feroces, Tania Barrenetxea (Barrika, Bizkaia); Insuladas, Irene Larrañaga (Donostia). 

Lehiaketaren irabazlea urriaren 8an emango da jakitera. Irabazleak 2023ko edizioan parte hartuko du jaialdiak ekoiztuko duen banakako erakusketa batekin. Era berean, 500 euroko ordainsaria jasoko du. Euskal emakume argazkilari onenari ere saria emango diote –Barakaldo Saria, 300 eurokoa− eta haren lanek lekua izango dute 2023ko jaialdian. Jaialdiko irabazlea euskal argazkilari bat bada, epaimahaiak bigarren lan bat sarituko du, egilearen jatorria zeinahi delarik. Gainera, bederatzi finalistek 150 euroko laguntza jasoko dute Barakaldora joan eta urriaren 8an lana aurkez dezaten.