#badon sormen laborategi kolektiboaren proiektuak irabazi du Korrika-AEK kultur sorkuntzarako beka

#badon sormen laborategi kolektiboaren proiektuak irabazi du Korrika-AEK kultur sorkuntzarako beka Artista garaikideen eta diziplina ezberdinen arteko elkarlana bultzatu nahi dute. Olatz Salvador eta Ines Osinaga dira proiektuko kideetako bi. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badon-sormen-laborategi-kolektiboaren-proiektuak-irabazi-du-korrika-aek-kultur-sorkuntzarako-beka/@@download/image/KORRIKA-AEK-BADON1.jpeg
2022/05/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Artista garaikideen eta diziplina ezberdinen arteko elkarlana bultzatu nahi dute. Olatz Salvador eta Ines Osinaga dira proiektuko kideetako bi.
#badon sormen laborategi kolektiboaren proiektuak irabazi du Korrika-AEK kultur sorkuntzarako beka

Maria Rivero, Amaia Merino, Aguxtin Alkhat, Yurre Ugarte eta Irantzu Lekuek osatutako epaimahaiak aukeratu du proiektua, "oso maila oneko" hamahiru egitasmoren artean. "Aho batez" hartutako erabakia izan dela nabarmendu dute, proiektuak, sormen-laborategi kolektiboaren bidez, "sorkuntza prozesuari emango dion garrantzia" kontuan hartuta. Ikuskizun bat egongo bada ere, proposamen zabalagoa izango da, "oinarri bat utzi nahi duelako aurrera begira lantzen jarraitzeko, markoak eraikitzeko eta prozesuak bultzatzeko". Gainera, "orain arte ertzetan egon diren ideiak, ahotsak, gorputzak eta abar erdigunera ekartzeko" proposamena egin izana ere baloratu du epaimahaiak. 

#badon proiektua diziplinarteko hausnarketa artistiko kolektiborako sormen-laborategia da. Euskal literatura, musika, arte plastiko nahiz irudizko, antzerki, dantza eta bestelako adierazpenen ingurukoa izango da, artista garaikideen eta disziplinen arteko zubiak eta elkarlanak bultzatzeko asmoa duena. Euskal kulturaren transmisiorako egitasmo sendoak eraikitzea dute erronka, horretarako "eragile desberdinak saretzeko egiturak harilkatuz". “Gu egiten gaituen hori ez da neutroa, iritsi zaizkigun kultur erreferentziek gizarteko botere harremanak islatzen baitituzte”, adierazi dute proiektuko kideek, eta hala, genealogia kulturala errebisatzea, zalantzan jartzea eta osatzea izango dute helburu. 

AEK-k, Korrika Kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urtez behin, euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatu eta Korrika Kulturaleko ekitaldi nagusia taxutze aldera. Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKAko  kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera.