Azken aste berezia euskal komunikabideekin!

Datorren asteko itxiera berezi horretarako bost euskal komunikabide gonbidatu ditugu, pandemia honen aurrean beraien jarduna aurrera nola eraman duten jakiteko eta batez ere etorkizunari begira zeintzuk izango diren beraien ekintza planak, zailtasunak edota helburuak.
#ZULOTIK!-en azken aste bereziko gonbidatuak beraz, honakoak izango dira:
EKAINAK 8 (ASTELEHENA): HAMAIKA TELEBISTA
EKAINAK 9 (ASTEARTEA): KANALDUDE
EKAINAK 10 (ASTEAZKENA): BERRIA
EKAINAK 11 (OSTEGUNA): ZINEA.EUS
EKAINAK 12 (OSTIRALA): ARGIA
Itxialdiak ezarri zizkigun mugez harago, sare sozialen hizkuntzara egokitu ginen eta egunero pertsona desberdinei ahotsa emateko helburuz sortu genuen Instagrameko atal hau. "Zenbaterainokoa ari da izaten koronabirusaren eta itxialdiaren eragina eta zein ondorio ekarriko dizkigu?" Hori da guztiei jaurti genizkien galdera orokorrak, eta horren gaineko elkarrizketa arinak, informalak eta pertsonalak egitea izango genuen helburu, eta uste dugu lortu dugula. Sare sozialen bozgorailua erabiliz, bizi duten egoeraren berri jakin eta etorkizunari begira zein izango den beraien plana.
Dena den, itxiera emango diogula aipatu dut hasieran, baina geuk ere espero ez genuen arrakasta izan duela ikusirik, geratzeko etorri den atala izango dela aurreratu nahi dizuet. Hori horrela eta apurka kalera irteteko gutxieneko askatasun hori berreskuratzen goazenez, uste dugu beste era batera planteatu behar dugula saio hau, eta horregatik, hemendik aste batzuetara eraberrituta itzuliko gara. Elkarrizketa tarteak mantenduko ditugu, baina beste gai batzuk sartuko ditugu jokoan eta ikuspuntu arinagoak, eta zergatik ez baita dibertigarriagoak ere.