Azaroak 27an izango da Mallabiako I. Mendi Duatloia

Azaroak 27an izango da Mallabiako I. Mendi Duatloia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azaroak-27an-izango-da-mallabiako-i-mendi-duatloia/@@download/image/201111249883I.MALLABIKO_MENDI_DUATLOIA.jpg
2012/12/13
berria
Datorren igandean, azaroaren 27an, Mallabiako I. Mendi Duatloia antolatu du herri ekimenak. Mendi lasterketearen prestaketa lanetan herri laneko 60 lagun boluntariok hartuko dute parte.



Euskal Herriko Zirkuituko 7. froga izango da igandekoa, eta goizeko 11:00etan emango diote hasiera. Hiru zatitan banatu dute duatloia, lehendabizi, 6 km eta 200 metroko mendi lasterketa egin beharko dute, gero, 16.5 km eta 720 metroko ibilbidea mendi bizikletan, eta hirugarren zatian berriz, 3 km eta 100 metro berriro ere, mendi lasterketan.
Herri ekimenaren bitartez sortutako ekimena izango da datorren igandekoa –azaroak 27–, eta 60 kide boluntario ariko dira lanean Mallabiko I. Mendi Duatloian.
Bihar izango dda, azaroak 25, izena emateko azken eguna, 22:00ak baino lehen, eta ekimenerako sortutako web orriaren bidez egin daiteke, eta egunean bertan ere, idazkaritzan izen emateko aukera izango da.
Lasterketaren ondoren, sari banaketa egingo da, eta partaide guztiek kirol jantzi eta osagarrien zozketetan parte hartzeko aukera izango dute.