Audience: arriskuaren bidetik

Audience rock talde gernikarrak bigarren diskoa argitaratu berri du Noiz Pop-ekin, Gaztelupeko Hotsak-en azpizigiluarekin: "Second Handed". Tio Pete estudioetan grabatu dute, Jose Lastra teknikariaren ardurapean.
Diskoan lortutako emaitzarekin pozik dira boskoteko kideak. "Abestiek zuzenekoen indarra ez galtzea nahi genuen; hau da, estudioko saio baten hoztasuna eta presioa gainditzea, eta abesti fresko eta biziak egitea. Eta asmatu egin dugu", esan digu Hannot Mintegia taldeko gitarra jotzaileak. Lehen diskoko kantuen ñabardurak alde batera utzi, eta zuzenekoetan nagusi dituzten erritmo bortitzak grabatu dituzte. Boskotearen helburua, euren estiloa ahalik eta jende gehienarengana heltzea, eta betiko jarraitzaileen atxikimendua areagotzea da. Finean, grabazioak zuzenekoak ikusteko grina piztea nahi dute: "Diskoa entzun ondoren, jendea gure kontzertuak ikustera animatzea nahi dugu", gaineratu digu Hannotek.
Arriskatzea da boskotearen apustua, egun Euskal Herriko taldeen artean oso ohikoa ez den jarrera. "Garai batean taldeak gehiago arriskatzen ziren; hortxe ditugu M-ak, Cancer Moon, El Inquilino Comunista, Bap, Dut edo Lisabo. Nire ustez, rock-a gauza berriak probatzea da, dena arriskuan jartzea, kolokan. Ildo horretatik, Anari, Miztura eta antzeko taldeen erreferentziekin bat egiten dugu", argitu digu gitarra jotzaileak. Bestalde, ingelesez abestu arren, euskarazko kantu bat sartu dute bigarren diskoan: "Beste zeruaren azpian". Eta dagoeneko kontzertu ugari emateko motorrak berotzen ari dira. Proposamen berrien maitale bazara, datozen hilabeteetan boskotea taula gainean ikusteko aukera ugari izango dituzu. Goza ezazu.