Astean lau eguneko lanaldiak Japonian

Astean lau eguneko lanaldiak Japonian Bertako enpresek martxan jarri dute lan eredu berria, langileei lana eta familia hobeto uztartzeko aukera eskainiz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astean-lau-eguneko-lanaldiak-japonian/@@download/image/20180714_BLP515.jpg
2019/04/25
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Bertako enpresek martxan jarri dute lan eredu berria, langileei lana eta familia hobeto uztartzeko aukera eskainiz.
Astean lau eguneko lanaldiak Japonian

Ostegunak ostiral berriak dira Japonian. Gaur, herrialdeko langile askok asteburu luze bat izango dute aurretik lanetik irteterakoan. Hain zuzen, hemendik aurrera astean lau egunez egingo dute lan japoniar askok; arrazoia, lana eta familia hobeto kudeatzeko askatasuna izatea. Irudikatzen al duzue halakorik gurean?

Bertako gobernuak bultzatu du lanaldi eredu berria, eta dagoeneko geroz eta gehiago dira martxan jarri duten enpresa japoniarrak. Garrantzitsuena? Soldatak berdin jarraituko dutela. Emaitzak, oraingoz, oso positiboak izaten ari dira; langileak zoriotsuagoak dira lanean; nor ez litzateke astelehenetan irribarre batekin joango bulegora, hiru eguneko asteburuaren ondoren?

ZEELANDA BERRIAN ERE

Japonia ez da lau eguneko lanaldiaren esperimentua probatzen herrialde bakarra izan; Zeelanda Berriko Perpetual Guardian enpresak iazko martxoan martxan jarri zuen sistema hau, eta urtebete beranduago, emaitzak oso positiboak izan dira. Uztailean hartuko dute behin betiko erabakia; sistemarekin jarraitu, ala 5 eguneko lanaldira itzuli.

SUEDIAN, SEI ORDUTARA

Bestalde, Europako hainbat herrialdetan bestelako formulak ari dira probatzen. Suediako hainbat enpresek, esate baterako, lanaldia 6 ordutara murriztu dute, soldatak mantenduz; han ere, emaitzak onak izan dira. Langileak zoriontsuagoak dira, eta baita emankorragoak ere; gainera, familia, ikasketak edota aisialdia kudeatzeko hobeto moldatzen dira. Eta hemen, noizko?

 

ARTIKULU HAU INTERESATU BAZAIZU: