Lau eguneko lanaldiak?

Lau eguneko lanaldiak? Zeelanda Berriak eztabaida piztu du! Posible dela uste duzue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lau-eguneko-lanaldiak/@@download/image/happy-face-workers-700x467.jpg
2018/10/16
Zeelanda Berriak eztabaida piztu du! Posible dela uste duzue?
Lau eguneko lanaldiak?

Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna eta... jai! Irudikatzen duzue hiru eguneko asteburua? Eta lau eguneko lan astea? Zeelanda Berriko enpresa garrantzitsu batek proba egin du, eta emaitzak bikainak izan direnez, betirako ezarri du aldaketa.

Perpetual Guardian izena du enpresa horrek, eta 250 langile inguru ditu. Martxotik apirilera bitarteko proba egin ondoren, emaitzak horren onak izan ziren metodoarekin jarraitzea erabaki dutela; hala bertako langileek lau eguneko lanaldia egiten dute, hiru egunez atseden hartuz. Lehen egunetik eskertu dute langileek aldaketa, eta produktibitatea igo besterik ez da egin; langile zoriontsuek hobeto ekoizten dutela frogatu dute!

Zeelanda Berriko enpresa honen arrakasta ikusita, asko dira antzeko neurriak jartzekotan dabiltzan enpresak munduan; kontziliatzeko erraztasunak eta atseden hartzeko aukerak eskaintzea izugarri hobetzen du langileen umorea, energia eta lan egiteko gogoak. Gainera, denbora galtzeko edo aulkia berotzen egoteko aukerak nabarmen jaisten ditu. Eta hemen, noizko?