artzapezpikua "haserretuek" alde

artzapezpikua "haserretuek" alde https://www.gaztezulo.eus/albisteak/artzapezpikua-haserretuek-alde/@@download/image/20111212647lodon.jpg
2012/12/13
berria
Londresen "haserretuek" artzapezpikua ere euren alde jartzea lortu dute. Londresko barruti finantzarioan, San Pablo katedralaren aurrean, jarri zuten kanpalekua, eta hasiera batean oso jarrera oldarkorra erakutsi zuten Eliza Anglikanoko ordezkariek. Baina kanpalekuan “Ezin dira bi jaun batera zerbitzatu: edo Jainkoa edo dirua” zioten pankartak agertu eta katedralean mezarik eman ezinda ibili ondoren, jarrera aldatu dute. Bigarren Mundu Gerratik ez zen horrelakorik gertatu! Rowan Williams Canterburyko artzapezpikuak protestak zilegi direla adierazi du publikoki.