ARTEAK IREKI: NOLA ANTOLATU MARTXOAREN 23ko EKITALDIAK

ARTEAK IREKI: NOLA ANTOLATU MARTXOAREN 23ko EKITALDIAK Dakizuenez Arteak Ireki plataformak mobilizazio artistikoak deitzera animatu ditu kultur-zale guztiak martxoaren 23an. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arteak-ireki-nola-antolatu-martxoaren-23ko-ekitaldiak/@@download/image/c05bf4a4-b93f-4913-a725-b2c34a747987.JPG
2019/03/12
berria
Dakizuenez Arteak Ireki plataformak mobilizazio artistikoak deitzera animatu ditu kultur-zale guztiak martxoaren 23an.
ARTEAK IREKI: NOLA ANTOLATU MARTXOAREN 23ko EKITALDIAK

Zuzeneko emanaldi, jarduera, ekintza eta ikuskizunen gainean Eusko Jaurlaritzak publiko egin duen dekretu bidegabearen harira sortu da Arteak Ireki mugimendua. Dekretu honen arabera taberna bakar batek ere ezingo du hilean ikuskizun bat baino gehiago antolatu, ezta urtean 12 baino gehiago ere, lehen 40 ekitalditakoa zenean gehienezko kopurua. Elizetako kontzertuak ere erregulatzeraino iritsi dira, abesbatzen emanaldiak mugatuz. Beraz, araututako aretoetatik at, beste guztiek muga zurrun eta gehiegizko hauen baitan antolatu beharko dituzte ekitaldiak.

 

Bidegabekeria honen aurka martxoaren 23rako mobilizazioak deitu ditu Arteak Ireki plataformak. Asmoa herriz herri egitea da eta horretarako plataformako kideek mobilizazioak prestatzeko egin beharrekoaren gida bat zabal dute kulturaren alde protestan ateratzeko asmoa duen ororentzat:

  1. Elkartu norbanako, artista, ostalaritza eta arlo guztietako kultu-zaleak.
  2. Zehaztu zer egin nahiko zenuketen zuen herri, auzo edo hirian. Musika, antzerkia, pintura, koralak, bertso saioak... Nahi duzuena! Elkarretaratze artistikoa? Marianito kulturala? Aurrera!
  3. Joan komisaldegi gertuenera. Eman ekitaldiaren berri.
  4. Komisaldegian eskatu manifestatzeko baimena eta agiri bat jasoko duzu.
  5. Bete agiria.
  6. Erabili honako leloak: “Kultura behar dugu. Kulturaren kontrako erasorik ez.”
  7. Gorde ezazu kopia bat. Eraman ezazu martxoaren 23ko ekitaldira eskatzen badizute eskura izan dezazun.
  8. Zabaldu deialdia. Whatsapp, sare sozialak, kartelen bidez... zure esku!
  9. #ArteakIreki traola erabili.

     

Esan bezala herri bakoitzak bere ukitu propioa eman ahalko dio mobilizazio musikatu hauei. Asmoa musikak berekin dakarren festa giroan protestak burutzea da. Halere Arteak Irekikoek bitartekoak eskaini nahi izan dizkigute azalduz nola deitu mobilizazioak, kartelak eta pankartak partekatuz.... eta guztia hemen eskegi dute. Beraz, hasi eztarria berotzen musika eta giro ona zure herri edo hiri osora zabalduz, dekretu bidegabe honen aurka protestatzeko!